244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

107/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 20koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Administrazioak Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzeko apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.7 artikuluak ezartzen du Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordea osatuko dutela, batetik, esparru horretan izendatutako prebentzioko ordezkariek (departamentu horri atxikitako erakunde autonomoetakoak barne) eta, bestetik, Hezkuntza Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako beste horrenbeste ordezkarik, Hezkuntzako kontseilariak izendatutakoek.

Horrenbestez, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean parte hartu behar duten Hezkuntza Departamentuaren hamabost ordezkariak izendatzea.

Adierazitakoarekin bat, apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.7 artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Administrazioak Hezkuntza Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean honako ordezkari hauek izanen ditu:

–Hezkuntzako zuzendari nagusia.

–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia.

–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia.

–Idazkari tekniko nagusia.

–Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria.

–Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria.

–Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria.

–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendaria.

–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria.

–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

–Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

–Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Ataleko burua.

–Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko burua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru Agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 20an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F1915044