244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

13/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak, edo zuzenean horien menpe dauden beste organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak, karguak hutsik daudenean, haiek kanpoan edo eri daudenean edo ezintasunen bat dutenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratuta dagoen kasuetan.

Agindu horren 6. apartatuaren arabera, ordeztea baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baldintza hori ezarrita duten kasuak salbu.

Horrenbestez, aipatutako lege horrekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, Justiziako zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetan:

a) Justiziako Gizarte Zerbitzua.

b) Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskal Berriaren Zerbitzua.

c) Azpiegitura Judizialen Zerbitzua.

2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetan:

a) Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzua.

b) Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzua.

3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ordez atalburuak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetan:

a) Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atala.

b) Kudeaketa Ekonomikoaren Atala.

4. Foru agindu hau igortzea departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, zerbitzuetara, eta Kontu-hartzailetza Delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 15ean.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F1914769