244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

62/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 25ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Mikel Imaz Gorraiz jauna izendatzen duena, bitarte baterako, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Inbentario Orokorraren Bulegoko buru.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren apartatuak xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, ezartzen du beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horren titularraren adostasuna beharko dela.

Horri dagokionez, espedientean daude Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko titularraren adostasuna.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Mikel Imaz Gorraiz jauna izendatzea, bitarte baterako, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Inbentario Orokorraren Bulegoko buru.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ondare Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 25ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F1915081