244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

332/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 27koa, Virginia Eraso Barrio andrea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko azaroaren hogeita zazpian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Virginia Eraso Barrio andrea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak 2019ko abenduaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F1915250