243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko 19 lanpostu betetzeko deialdiaren lehenbiziko ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak 1038/2019 Ebazpena eman zuen apirilaren 15ean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko 19 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten zuena. Deialdi horretan, Paola Abrego Arana andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du lehenbiziko ariketaren behin betiko emaitzen aurka, zeinak kalifikazio epaimahaiak argitaratu baitzituen 2019ko urriaren 18an.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko azaroaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1915362