243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

330/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2019ko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, 2019ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona.

2019ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan xedatzen denez, langile berriak administrazio publikoetan sartzea lege horretan bertan ezartzen diren muga eta baldintzekin eginen da. Ildo horretan, ezartzen da ezen, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatzeko hezkuntza arloko eskumenak dauzkaten administrazio publikoetarako, ordezte-tasa izanen dela gertatzen diren bajen %100ekoa, gehienez, irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lanpostu kopurua zehazteari dagokionez. Horrez gainera, %8ko tasa bat gehitzen ahal da langile gehiagoren beharra duten eremu edo sektoreetarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen plantillaren datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko aipatu Legean ezarritako ordezte-tasari jarraikiz, ondorioztatzen da lan publikoaren 2019ko eskaintza partzial hau, Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleei dagokiena, 337 lanpostukoa dela. Lan eskaintza hau 2018ko ordezte-tasari dagokio, aipatu 6/2018 Legearen 19.Bat. artikuluaren 2. apartatuan ezarritakoaren arabera, %8ko tasa gehigarria barne.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, proposamena egin diote Nafarroako Gobernuari onets dezan lan publikoaren eskaintza partzial bat, ordezte-tasari dagokiona, zeinak Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako 337 lanpostu biltzen baititu.

337 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina kreditu.

Azkenik, Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 34 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondotik, erreserba hori zer kidegotan, espezialitatetan eta hizkuntzatan aplikatuko den zehazten da.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 27an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. Lan publikoaren eskaintza partzial bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan 2019. urterako. Lan eskaintzak Hezkuntza Departamentuko 337 lanpostu biltzen ditu, eta 2018ko ordezte-tasari dagokio, 2019ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat artikuluaren 2. apartatuan aurreikusi bezala.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Alemana (gaztelaniaz). Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 36206, 36208, 36288 eta 36304.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Biologia eta Geologia (gaztelaniaz). Hamabost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 34269, 34339, 34354, 34395, 34493, 34524, 34527, 34586, 34587, 34606, 34638, 34688, 34695, 34715 eta 34740.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Biologia eta Geologia (euskaraz). Bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 34820, 34826, 34837, 34843, 34846, 34847, 34861, 35003 eta 35030.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Filosofia (gaztelaniaz). Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 30084, 30112, 30202 eta 30295.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Filosofia (euskaraz). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 30339 eta 30450.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Fisika eta Kimika (gaztelaniaz). Hogeita hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 32965, 33001, 33009, 33049, 33052, 33055, 33091, 33095, 33173, 33209, 33210, 33255, 33300, 33338, 33419, 33421, 33511, 33534, 33546, 33653, 33683, 33692 eta 33750.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Fisika eta Kimika (euskaraz). Hamabost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 33793, 33797, 33822, 33860, 33882, 33914, 33972, 34002, 34067, 34080, 34098, 34120, 34165, 34181 eta 34213.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Frantsesa (gaztelaniaz). Hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 35111, 35115, 35129, 35194, 35230, 35235, 35241, 35242, 35353 eta 35366.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Frantsesa (euskaraz). Zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 35370, 35401, 35404, 35409, 35449, 35531 eta 36139.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Geografia eta Historia (gaztelaniaz). Hogeita lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31060, 31063, 31109, 31177, 31281, 31318, 31372, 31417, 31421, 31459, 31523, 31597, 31613, 31690, 31719, 31829, 31905, 31926, 31938, 31940, 31941, 31946, 31960 eta 31962.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Geografia eta Historia (euskaraz). Hogeita bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31977, 31994, 32019, 32024, 32040, 32078, 32079, 32094, 32168, 32228, 32264, 32305, 32342, 32358, 32363, 32456, 32512, 32536, 32545, 32628, 32753 eta 32780.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Ingelesa (euskaraz). Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 36150, 36155, 36182 eta 36192.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Latina (gaztelaniaz). Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 30488, 30901, 30927, 30965 eta 30974.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Matematika (euskaraz). Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 32795, 32805, 32810, 32829 eta 32951.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Musika (euskaraz). Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 36305, 36320, 36595 eta 36621.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Espezialitatea: Nekazaritzako Ekoizpen Prozesuak (gaztelaniaz). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31149 eta 33612.

–Maisuak/maistrak. Espezialitatea: Haur Hezkuntza (gaztelaniaz). Hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 30070, 30090, 30145, 30149, 30175, 30192, 30220, 30223, 30248, 30257, 30283, 30290, 30299, 30312, 30353, 30357 eta 30362.

–Maisuak/maistrak. Espezialitatea: Haur Hezkuntza (euskaraz). Hamabost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 30363, 30366, 30370, 30375, 30382, 30384, 30390, 30391, 30416, 30468, 30474, 30482, 30527, 30540 eta 30543.

–Maisuak/maistrak. Espezialitatea: Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz). Laurogeita hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 30592, 30598, 30607, 30611, 30614, 30627, 30629, 30633, 30646, 30651, 30664, 30674, 30675, 30676, 30680, 30697, 30698, 30702, 30716, 30717, 30726, 30728, 30734, 30740, 30745, 30773, 30776, 30789, 30808, 30810, 30813, 30830, 30835, 30836, 30857, 30865, 30876, 30880, 30893, 30894, 30895, 30902, 30903, 30905, 30917, 30924, 30941, 30949, 30952, 30959, 30975, 30989, 30994, 31002, 31005, 31016, 31017, 31020, 31023, 31041, 31042, 31054, 31114, 31119, 31124, 31125, 31130, 31143, 31146, 31169, 31175, 31180, 31182, 31185, 31199, 31200, 31203, 31217, 31220, 31223, 31231, 31242, 31256, 31265, 31276, 31311, 31316, 31323, 31346, 31350, 31360 eta 31364.

–Maisuak/maistrak. Espezialitatea: Lehen Hezkuntza (euskaraz). Berrogeita hamahiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31382, 31389, 31402, 31403, 31405, 31419, 31423, 31429, 31433, 31453, 31457, 31467, 31475, 31479, 31505, 31537, 31550, 31557, 31567, 31570, 31583, 31602, 31604, 31610, 31636, 31639, 31640, 31645, 31647, 31657, 31664, 31668, 31670, 31672, 31675, 31676, 31702, 31707, 31712, 31715, 31724, 31729, 31736, 31755, 31764, 31775, 31780, 31783, 31785, 31791, 31795, 31799 eta 31801.

–Maisuak/maistrak. Espezialitatea: Atzerriko Hizkuntza-Ingelesa (euskaraz). Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 30556, 30570, 30575, 30583 eta 30586.

2. artikulua. Erreserbako txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan 34 lanpostu eskainiko dira.

Bi.–Erreserba hori honako kidego, espezialitate eta hizkuntza hauetan aplikatuko da:

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak: 18 lanpostuko erreserba; ondoko espezialitateen eta hizkuntzen arabera banatuko dira:

  • Biologia eta Geologia (gaztelania): 2 lanpostu.
  • Biologia eta Geologia (euskara): lanpostu bat.
  • Filosofia (gaztelaniaz): lanpostu bat.
  • Fisika eta Kimika (gaztelaniaz): 3 lanpostu.
  • Fisika eta Kimika (euskaraz): 2 lanpostu.
  • Frantsesa (gaztelaniaz): lanpostu bat.
  • Frantsesa (euskaraz): lanpostu bat.
  • Latina (gaztelaniaz): lanpostu bat.
  • Geografia eta Historia (gaztelaniaz): 3 lanpostu.
  • Geografia eta Historia (euskaraz). 3 lanpostu.

–Maisuak/Maistrak: 16 lanpostuko erreserba; ondoko espezialitateen eta hizkuntzen arabera banatuko dira:

  • Haur Hezkuntza (gaztelaniaz): 2 lanpostu.
  • Haur Hezkuntza (euskaraz): 2 lanpostu.
  • Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz): 6 lanpostu.
  • Lehen Hezkuntza (euskaraz): 5 lanpostu.
  • Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa (euskaraz): lanpostu bat.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko azaroaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1915248