243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Mankomunitatearen Batzarrak, ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluaren edukia, ondotik ematen den xedapen zatia duen erabakia hartu zuen 2019ko azaroaren 19an egin bilkuran:

“Honako diru sari hauek ezartzea:

Kargua dedikazio partzialean edo esklusiboan betetzen ez duten zinegotziei, Mankomunitateko kide anitzeko organoen bileretara joateagatik: 50 euro bilkura bakoitzeko.

Mankomunitateko buruari, lanaldiaren heren bateko dedikazio partzialagatik, hilabetean 700 euroko ordainsari garbia, 12 pagatan.”

Azkoienen, 2019ko azaroaren 26an.–Mankomunitateko burua, Belén Cerdán León.

Iragarkiaren kodea: L1915160