243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2020ko tarifak

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2019ko urriaren 3an, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Ur hornidura, saneamendu eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen ordenantza fiskal orokorreko tarifak, indarrean jar daitezen 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, 2020rako espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Corellan, 2019ko azaroaren 7an.–Mankomunitateko burua, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1915416