243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

1. poligonoko 27. lurzatiko xehetasun-azterketa.
Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2019ko irailaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Dantxarineako AC-4 unitatearen (1. poligonoko 27. lurzatia) xehetasun-azterketa, Venta Paco SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Urdazubin, 2019ko irailaren 27an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1914736