243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2020. urteko lan egutegia eta lanorduen banaketa

Ikusirik 177/2019 Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Orkoiengo Udalak, 2019ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea Orkoiengo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2020ko aste barreneko jai egunen egutegia. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Irailaren 29a: San Migel, Orkoiengo herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Orkoiengo Udaleko administrazioan lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

Eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, Administrazio Zerbitzu Orokorretako langileentzat. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:40tik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra. Jendea egunero hartuko da 9:00etatik 14:00ak arte.

Gainerako departamentuek beren egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean.

Hirugarrena.–Orduen urteko kopuruaren barnean kontuan hartu da irailaren 29a herriko jaia dela eta hiru egun eta erdi daudela langileen eta Udalaren nahierara banatzeko. Horrek, beraz, egiazko 217 lanegun egiten ditu.

Laugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande eta larunbat guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, abenduaren 28ko 91/2009 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat egiten dutenak.

Uztailaren 6a ez da laneguna izanen, lanaldi soberakinagatik, Udaleko langileendako. Era berean, langile horientzat onetsi den egutegian egun bat sobratzen da, eta horren aplikazio eremuko udal langileek hautatuko dute egun hori noiz hartu.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Orkoiengo Udalaren iragarki-taulan ere.

Orkoienen, 2019ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arroniz.

Iragarkiaren kodea: L1915156