243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Udal Musika Eskolaren Funtzionamendurako Erregelamenduaren aldaketa. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2019ko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Musika Eskolaren Funtzionamendurako Erregelamenduaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lakuntzan, 2019ko azaroaren 12an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1914716