243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Xehetasun-azterketa, Igantziko 1. poligonoko 83. lurzatian (JA.16). Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2019ko irailaren 6an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Igantziko 1. poligonoko 83. lurzatirako (JA.16) xehetasun-azterketa, M.Angeles Barrio Machicotek sustatuta. Ikusi da udaleko aholkulari teknikoek aldeko txostena eman zutela 2019ko uztailaren 23an.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak, lege beraren 74. eta 152. artikuluei dagokienez, xedatua bete beharrez.

Igantzin, 2019ko azaroaren 19an.–Alkatea, Juan Carlos Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1915040