243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 27an hartua, Euskararen Nafar Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Azaroaren 6ko 303/2019 Foru Dekretuak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen, eta haren III. tituluak Euskararen Nafar Kontseilua arautzen du, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren parte-hartze organo gisa eta euskararen plangintzaren eta sustapenaren arloetan Nafarroako Gobernuari aholku emateko organo gisa.

Zehazki, aipaturiko dekretuaren 26. artikuluan, Kontseiluaren osaera eta kontseilukideen izendapena arautzean, ezartzen da kontseilukideak Nafarroako Gobernuaren erabakiaren bidez izendatuko direla. Kargu bakoitzeko, pertsona titular bat eta ordezko bat izendatu behar dira. Azken hori, kargua bete gabe dagoenean arituko da, edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean.

Ikusirik Kontseiluaren buruak eta zenbait entitatek egindako proposamena, bidezkoa da Euskararen Nafar Kontseiluko kideak izendatzea, aipatu foru dekretuan ezarritako baldintzetan.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU

1. Euskararen Nafar Kontseiluko kide titular izendatzea Ana Jesús Burusco Juandeaburre andrea, Unibertsitateko zuzendari nagusia, eta Hezkuntzako zuzendari nagusi Gil Sevillano González jauna, berriz, ordezko kide. Halaber, David Chivite Pérez jauna, Komunikazio Zerbitzua-Gobernuaren Eledunaren Bulegoko burua, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko titularraren ordezko izendatzea, denak Kontseiluko buruak proposaturik.

2. Ondoko pertsona hauek izendatzea Euskararen Nafar Kontseiluko kide:

–Esther Lacasta Pérez-Ilzarbe andrea, kontseilukide titular, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa.

–Mikel Zabaleta Aramendia jauna, ordezko kontseilukide, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa.

–Josu Reparaz Leiza jauna, kontseilukide titular, Nafarroako Ikastolen Elkartearen ordezkari gisa.

–Irene López Goñi andrea, ordezko kontseilukide, Nafarroako Ikastolen Elkartearen ordezkari gisa.

3. Kultur elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek proposaturik, ondoko pertsona hauek izendatzea Euskararen Nafar Kontseiluko kide:

–Agurne Gaubeka Erauskin andrea, kontseilukide titular, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak proposaturik.

–Garbiñe Petriati Ijurra andrea, ordezko kontseilukide, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak proposaturik.

–Aitziber Garmendia Lizaso andrea, ordezko kontseilukide, Sortzen elkarteak proposaturik.

4. 2018ko apirilaren 13an eratu zen Kontseiluari agintaldia amaitzeko zenbat geratzen zaion, beste horrenbestekoa izanen da erabaki honen arabera izendatu diren kideen agintaldia.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoari eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1915255