243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

2019ko aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuetako aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2019ko urriaren 24ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu gehigarria:

Partida: 1 4121 6810000. Abeltzaintza azpiegiturak: 35.361,33 euro.

Finantzamendua:

Partida: 1 7508002. Abeltzaintza azpiegiturak dirulag.: 8.481,94 euro.

Partida: 1 87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 26.879,39 euro.

Kreditu berezia:

Partida: 1 1533 6900000. Aurizberriko pareta konpontzea: 5.747,50 euro.

Finantzamendua:

Partida: 1 87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.747,50 euro.

Erron, 2019ko azaroaren 18an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1914794