243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2020rako karga-tasak

Biurrun-Olkozko Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–2020rako karga-tasak onestea. Hona hemen:

“a) %0,20ko karga-tasa ezartzea, lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

b) %4ko karga-tasa ezartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.

c) 1,40ko indizea ezartzea gutxieneko kuoten gainean, ekonomia-jardueren gaineko zergarako.

d) %15,46ko karga-tasa ezartzea, hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergarako.

Zerga sortzen den unean lurraren balioaren gainean ezarri beharko diren koefizienteak onestea, balio-igoera sortzen den aldiaren arabera, eta foru legearen proiektuak xedatutako gehienekoei jarraikiz:

Sortzealdia:

  • 0,63: 20 urte edo hortik gora.
  • 0,56: 19 urte.
  • 0,43: 18 urte.
  • 0,29: 17 urte.
  • 0,16: 16 urte.
  • 0,06: 15 urte.
  • 0,06: 14 urte.
  • 0,06: 13 urte.
  • 0,06: 12 urte.
  • 0,06: 11 urte.
  • 0,06: 10 urte.
  • 0,06: 9 urte.
  • 0,06: 8 urte.
  • 0,06: 7 urte.
  • 0,06: 6 urte.
  • 0,06: 5 urte.
  • 0,20: 4 urte.
  • 0,28: 3 urte.
  • 0,18: 2 urte.
  • 0,09: 1 urte.
  • 0,09: urtebetetik behera.

Aipatu koefizienteak indarra izanen dute iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Biurrun-Olkotzen, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L1915244