243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta, hala bada, egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Biurrun-Olkotzen, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L1915242