243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

3. sektoreko Plan Partziala (7. poligonoko 73., 318.
eta 324. partzelak). Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, azaroaren 13an emandako 314/2019 Ebazpenaren bitartez, María Luisa Reparaz Arreguik sustatutako 3. sektoreko Plan Partziala (7. poligonoko 73., 318. eta 324. partzelak) hasiera batean onetsi zuen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2019ko azaroaren 19an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1914792