243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

2020. urteko karga tasak

Araizko Udalak, 2019ko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020. urterako karga-tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Araitzen, 2019ko azaroaren 22an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L1915001