2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASUKO UDALA
Kamioiendako aparkalekuen 2019ko kuota borondatez
ordaintzeko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2020ko urtarrilaren 18an bukatuko dela kamioiendako aparkalekuen 2019ko kuota borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2019ko abenduaren 17an pasatuko dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganda, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Altsasun, 2019ko abenduaren 4an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.
Iragarkiaren kodea: L1915542