242. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herri-lurraren desafektazioa, ondoren trukea egiteko

Baztango Batzar Nagusiak 2019ko urriaren 1ean egin bilkura arruntean erabaki zuen herri-lurra den 71. poligonoko 72. lursailaren 15.000 m² desafektatzea, ondoren Santiago Ariztia Arraztoarenak diren eta 34.949 m² dituzten 23. poligonoko 10. eta 59. lursailekin trukatzeko.

Espedienteari lotutako dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Baztanen, 2019ko urriaren 1ean.–Batzarburua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1914593