242. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Aldaketa 2019ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2019ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 21ean. Jendaurrean egon den bitartean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu gehigarria:

Partida: 4121 6810000. Abeltzaintza azpiegiturak. Zenbatekoa: 40.659,91 euro.

Finantziazio iturriak:

Partida: 7508004. Abeltzaintza azpiegituretarako dirulag. Zenbatekoa: 23.088,73 euro.

Partida: 870000. Diruzaintz. soberak. gastu orokorretarako. Zenbatekoa 17.571,18 euro.

Auritzen, 2019ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1914678