242. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

59/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartu eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko 2020ko epeak eta datak finkatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketaren Erregelamenduaren II. liburuko II. kapituluan (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua) arautzen dira Nafarroako Foru Ogasunari diru-bilketa kudeatzeko laguntza ematen dioten gordailu entitateekiko harremanak.

Erregelamendu horren 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak finkatuko du entitate laguntzaileek zein toki, epe eta modutan eta bestelako zer baldintzatan eginen duten diru-sarrera eta nola bidaliko duten informazioa.

Egun baliodunetan aldaketak izaten direnez urtero, beharrezkoa da hamabostaldien egutegia urtero finkatzea Iruñeko egun baliogabeak kontuan hartuz, 81.2 artikuluaren arabera.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Zerga Ogasunaren entitate laguntzaileek egindako diru-bilketari buruzko dokumentazioa aurkeztu eta telematika bidez igortzeko eta dirua Nafarroako Foru Komunitatearen kontu korronte orokorrean abonatzeko epeak eta egunak honako hauek izanen dira 2020. urtean:

HAMABOSTALDIAK

HAMABOSTALDIKO EGUNAK
(biak barne)

KONT. KOR. OROKORREAN ABONATZEKO BALIO-DATA

DOKUMENTUAK AURKEZTEKO EDO BIDE TELEMATIKOTIK IGORTZEKO AZKEN EGUNA

Hilabeteak

Izena/

hilabetea

Ordena zenbakia

Urtarrila

1.a

1

Abenduaren 21a

Urtarrilaren 7a

Urtarrilaren 13a

Urtarrilaren 14a

Urtarrila

2.a

2

Urtarrilaren 8a

Urtarrilaren 20a

Urtarrilaren 27a

Urtarrilaren 28a

Otsaila

1.a

3

Urtarrilaren 21a

Otsailaren 5a

Otsailaren 10a

Otsailaren 11

Otsaila

2.a

4

Otsailaren 6a

Otsailaren 20a

Otsailaren 25a

Otsailaren 26a

Martxoa

1.a

5

Otsailaren 21a

Martxoaren 5a

Martxoaren 10a

Martxoaren 11

Martxoa

2.a

6

Martxoaren 6a

Martxoaren 20a

Martxoaren 25a

Martxoaren 26a

Apirila

1.a

7

Martxoaren 21a

Apirilaren 6a

Apirilaren 14a

Apirilaren 15a

Apirila

2.a

8

Apirilaren 7a

Apirilaren 20a

Apirilaren 27a

Apirilaren 28a

Maiatza

1.a

9

Apirilaren 21a

Maiatzaren 5a

Maiatzaren 11

Maiatzaren 12a

Maiatza

2.a

10

Maiatzaren 6a

Maiatzaren 20a

Maiatzaren 25a

Maiatzaren 26a

Ekaina

1.a

11

Maiatzaren 21a

Ekainaren 5a

Ekainaren 10a

Ekainaren 11

Ekaina

2.a

12

Ekainaren 6a

Ekainaren 22a

Ekainaren 29a

Ekainaren 30a

Uztaila

1.a

13

Ekainaren 23a

Uztailaren 6a

Uztailaren 13a

Uztailaren 14a

Uztaila

2.a

14

Uztailaren 7a

Uztailaren 20a

Uztailaren 27a

Uztailaren 28a

Abuztua

1.a

15

Uztailaren 21a

Abuztuaren 5a

Abuztuaren 10a

Abuztuaren 11

Abuztua

2.a

16

Abuztuaren 6a

Abuztuaren 20a

Abuztuaren 25a

Abuztuaren 26a

Iraila

1.a

17

Abuztuaren 21a

Irailaren 7a

Irailaren 14a

Irailaren 15a

Iraila

2.a

18

Irailaren 8a

Irailaren 21a

Irailaren 28a

Irailaren 29a

Urria

1.a

19

Irailaren 22a

Urriaren 5a

Urriaren 13a

Urriaren 14a

Urria

2.a

20

Urriaren 6a

Urriaren 20a

Urriaren 26a

Urriaren 27a

Azaroa

1.a

21

Urriaren 21a

Azaroaren 5a

Azaroaren 10a

Azaroaren 11

Azaroa

2.a

22

Azaroaren 6a

Azaroaren 20a

Azaroaren 25a

Azaroaren 26a

Abendua

1.a

23

Azaroaren 21a

Abenduaren 9a

Abenduaren 14a

Abenduaren 15a

Abendua

2.a

24

Abenduaren 10a

Abenduaren 21a

Abenduaren 28a

Abenduaren 29a

2. Hamabostaldi bakoitzean bildutako sarrerak kontu korronte orokorrean abonatzeko aginduaren dokumentua posta elektronikoaren bidez igorri beharko da Diruzaintza Atalera (seccion.tesoreria@navarra.es), aurreko xedapen zatian balio-datarako finkatu den eguneko 15:00ak baino lehen.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuari, Kontabilitate Zerbitzuari, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuari, Diru-bilketa Zerbitzuari, Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalari, Diruzaintza Atalari eta finantza entitate laguntzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 20an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F1915014