241. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

68/2019 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, etxebizitza-errentamenduko kontratu berriei 2020an aplikatzekoak zaizkien gehieneko errenta-prezioak ezartzen dira etxebizitza mota hauetarako: araubide bereziko babes ofizialekoak, 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialekoak eta jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestu jabetza-araubidekotzat kalifikatuak.

Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea Etxebizitzaren alorrean herritarrentzako laguntza-neurriak ezartzen dituen abenduaren 21eko 22/2016 Foru Legearen bidez aldatua izan ondoren, etxebizitza babestuen gehieneko errenta-prezioaren kalkulua aldatu da, dagoeneko ez baitago moduluaren balioaren menpe. 10. artikuluko c) letrak ezartzen duenez, indarreko prezioari aplikatuko zaio aurreko hamabi hilabeteetako Kontsumoko Prezioen Indizeen Sistemako Indize Orokor Nazionalaren portzentajezko aldaketa, urte bakoitzeko azaroaren 30ean ezagunak diren azken datuak harturik.

2020. urterako, 2019ko azaroaren 30ean ezagutzen zen azken datua, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen dituen Kontsumorako Prezioen Indize Orokorren artean, 2019ko urriari zegokiona zen (2016ko oinarrizko indize orokorra), eta urri horretan KPIren urteko aldaketa-tasa %0,1ekoa zen (datu horiek azaroaren 14an argitaratu ziren). Nafarroan, berriz, KPI orokorraren urteko aldaketa-tasa %0,5ekoa izan zen, baina Etxebizitza taldekoa -%3,6koa (Espainiako indizea talde horretan: -%3,9koa).

Aipatu balioa (%0,1) Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiak azaroaren 19an emandako 2168/2018 Ebazpenak ezarritako aurreko prezioetara aplikatuz, etxebizitza-errentamenduko kontratu berriei 2020an aplikatzekoak diren gehieneko prezioak zehazten dira etxebizitza mota hauetarako: araubide bereziko babes ofizialekoak (ABBOE), 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialekoak (BOE), eta jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestu jabetza-araubidekotzat kalifikatuak.

2020rako prezio horiek, metro erabilgarriko/hileko gehieneko prezioetan eta, garajearen kasuan, hileko gehieneko zenbatekoan (garaje osoarengatik eta haren azalera edozein dela ere) adieraziak, hauek dira:

ALOKAIRUA, HILABETE ETA m² BAKOITZEKO

Iruñerrian, Tuteran, Lizarran eta Tafallan dauden etxebizitzak

Etxebizitza

5,62 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

62,42 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,08 euro

Nafarroako gainerako udalerrietan dauden etxebizitzak

Etxebizitza

5,31 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

62,42 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,08 euro

Horrenbestez, ikusirik Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren proposamen-txostena, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 14ko 86/2019 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. %0,1eko portzentajezko aldaketa aplikatzea araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen, 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialeko etxebizitzen, eta jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestu jabetza-araubidekotzat kalifikatuak direnen kontratu berrien gehieneko errenta-prezioak 2020rako zehazteko. Aipatu aldaketa Kontsumorako Prezioen Indize (KPI) orokorraren (2016ko oinarrizkoa, 2019ko urriari dagokiona) urteko tasari dagokio, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10.2 artikuluan xedatuta dagoen bezala.

2. Etxebizitzen kontratu berrien gehieneko errenta-prezioak, 2020an indarrean egonen direnak, ezartzea, etxebizitza hauetarako: araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak, 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialeko etxebizitzak, eta jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestu jabetza-araubidekotzat kalifikatuak direnak:

ALOKAIRUA, HILABETE ETA m² BAKOITZEKO

Iruñerrian, Tuteran, Lizarran eta Tafallan dauden etxebizitzak

Etxebizitza

5,62 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

62,42 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,08 euro

Nafarroako gainerako udalerrietan dauden etxebizitzak

Etxebizitza

5,31 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

62,42 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,08 euro

3. Ebazpen hau igortzea babes ofizialeko etxebizitzak alokatzen dituzten enpresa edo entitate guztiei, Nafarroako Etxebizitza Kontseiluko kideei, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiari eta Etxebizitza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita etxebizitzaren arloko argibideak ematen dituen webgunean ere (www.vivienda.navarra.es), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 19an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: F1914737