241. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, UHUNeko Tuterako zentro elkartuak 2019ko urriaren 28an ikerketa sari berezirako egin zuen deialdiaren oinarri arautzaileena. DDBN identifikazioa: 479824.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).

Lehena.–Onuradunak: Deialdian parte hartzen ahalko dute zentro elkartuko irakasle-tutoreek eta tutoretza arduradunek, koordinatzaileek, Tuterako UHUNean ikasketak amaitu dituzten ikasle ohiek (masterra, gradua, lizentzia), bai eta karrerako azken kurtsoan dauden ikasleek (kredituen %80 baino gehiago gainditu badituzte) edo doktoregaiek eta zentro elkartuko AZLek ere.

Bigarrena.–Xedea: Tuterako UHUNak, “La Caixa” eta Nafarroako Kutxa banku fundazioek babestuta, “Tuterako UHUNeko 2019ko Ikerketa Sari Berezia” deialdia egin du, honako hauek egindako ikerketa bultzatzeko: zentro elkartuko irakasle-tutoreak eta tutoretza arduradunak, koordinatzaileak, Tuterako UHUNean ikasketak amaitu dituzten ikasle ohiak (masterra, gradua, lizentzia), bai eta karrerako azken kurtsoan dauden ikasleak (kredituen %80 baino gehiago gainditu badituzte) edo doktoregaiak eta zentro elkartuko AZLak ere.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Deialdiaren oinarri arautzaileak Tuterako UHUNeko web-orrian egonen dira eskura: www.unedtudela.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa: Sariaren zenbatekoa 4.000 eurokoa da, eta urte bakoitzeko deialdian finkatuko da zein izanen den dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa. Sariek ezin izanen dute gainditu deialdiaren urteari dagokion ekitaldian eta aurrekontu-aplikazioan erabilgarri dagoen kreditua.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gehienez ere 15 eguneko epean.

Seigarrena.–Beste datu batzuk. “Tuterako UHUNeko 2019ko Ikerketa Sari Berezia” banku-transferentziaren bidez ordainduko da, saria emateko antolatzen den ekitaldiaren egunean, edo ondokoetan.

Tuteran, 2019ko urriaren 28an.–UHUNeko Tuterako zentro elkartuko partzuergoko zuzendaria, Luis J. Fernández Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1915291