241. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

27/2019 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, “Kultura zientifikoko prestakuntzarako laguntzak. 2019. urtea” izeneko deialdia ebazten duena.

Unibertsitateen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du non azaltzen baitira deialdi honen espedientearekin zerikusia duten inguruabarrak: “Kultura zientifikoko prestakuntzarako laguntzen deialdia. 2019. urtea”. Deialdi hori Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendaritza nagusiaren maiatzaren 7ko 268/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen (Unibertsitateko zuzendari nagusiaren irailaren 3ko 1/2019 Ebazpenaren bidez aldatua). Deialdiak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean duen kodea hau da: 454110.

Txosten horretan adierazten denaren arabera, Batzordea 2019ko urriaren 7an eratu, eta aurkeztutako eskaerak ebaluatu zituen deialdiaren oinarrietako 6. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz, bilkura-aktan jaso zen bezala. Aurkeztutako eskaeren hurrenkera ezarri ondoren, ikusirik aurrekontuan diru erabilgarria badela, deialdiaren oinarrien 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabaki zen proposatzea zortzi laguntza ematea eta eskaera bat artxibatzea, eskatzaileak atzera egin baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta kontuan harturik Unibertsitateen Zerbitzuak emandako txostena,

EBAZTEN DUT:

1. I. eranskinean ageri diren pertsonei laguntza bat ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duten Kultura Zientifikoaren Masterrean aditu ikastaro bat egiteko, kasu bakoitzean adierazten diren kontzeptuan eta zenbatekoarekin.

2. Francisco José Miranda Ciáurrizek aurkeztutako eskaera artxibatzea, interesdunak bere eskaeran atzera egin duelako.

3. Osotara 6.400 euroko gastua xedatzea, 2019. urteko gastuen aurrekontuko “Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko Laguntzak” izeneko 411001-41210-4800-322302 partidaren kargura. Kontabilitateko espedientea: 40003094.

I. eranskinean adierazi dira, xehakatuta, laguntza bakoitzari dagozkion zenbatekoak.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateen Zerbitzura, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau eta eranskina interesdunei jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta www.nafarroa.eus web-orrian argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 11n.–Unibertsitateko zuzendari nagusia, Ana Jesús Burusco Juandeaburre.

I. ERANSKINA

Emandako eskaerak, puntuazio-hurrenkeraren arabera

ESKATZAILEA

ADITU IKASTAROAREN IZENA

PUNTUAZIOA

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Iruretagoiena Aldazabal, Ane Miren

Zientziaren Komunikazioaren arloko aditua

53

800 euro

Rotinen Díaz, Mirja

Zientziaren Komunikazioaren arloko aditua

20

800 euro

Escribano Compains, Nora

Zientziaren Komunikazioaren arloko aditua

18

800 euro

López Del Pra, José Luis

Zientziaren Komunikazioaren arloko aditua

16

800 euro

Pérez García, Sergio

Zientziaren Komunikazioaren arloko aditua

12

800 euro

San Julián Aranguren, Jokin

Zientziaren Komunikazioaren arloko aditua

11

800 euro

González Morales, Isabel

Zientziaren Komunikazioaren arloko aditua

11

800 euro

Liras Churio, Javier

Zientziaren Komunikazioaren arloko aditua

6

800 euro

Iragarkiaren kodea: F1914787