241. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2465/2019 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, deialdi bat onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko Oinarrizko Lanpostuko teknikari izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Gobernu Kontseiluaren 2016ko azaroaren 25eko (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2016ko abenduaren 13koa), 2017ko azaroaren 27ko (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2017ko abenduaren 11koa) eta 2018ko azaroaren 26ko (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2018ko abenduaren 18koa) erabakien bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen Lan Publikoko Eskaintzak onetsi ziren 2016., 2017. eta 2018. urteetarako. Eskaintza horietan jasotzen dira, besteak beste, Informatika Zerbitzuko O.L. teknikari izateko lanpostuak, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2019ko otsailaren 7ko 236/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko A mailako Informatika Zerbitzuko O.L. teknikari izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2019ko maiatzaren 17ko 812/2019 Ebazpenaren bidez, deialdia hutsik geratu zela aldarrikatu zen.

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da sartzeko prozeduraren bidez eta oposizio sistemaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko O.L. teknikari izateko lau lanpostu bete daitezela onartzea, bai eta deialdiaren oinarriak ere.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko O.L. teknikari izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, bai eta bere oinarriak ere.

Bigarrena.–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Giza Baliabideen Zerbitzuari eta izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 27an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

INFORMATIKA ZERBITZUKO O.L. TEKNIKARI IZATEKO LAU LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

Honako hauek dira deialdia arautuko duten

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea hau da: Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko O.L. teknikari izateko lau funtzionario lanpostu huts oposizio bidez betetzea. Lanpostuak A mailakoak dira, eta haien zenbakia, betekizunak eta destinoak oinarri hauen II. eranskinean daude jasota.

1.2. Lau lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:

  • 2 lanpostu txanda irekian.
  • 2 lanpostu igoera-txandan.

1.3. Izangaiek hautaprobak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik igoera-txandan bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, lanpostu hutsak baino izangai gehiagok gainditzen badute igoera-txanda, txanda horretan lanposturik lortu ez baina oposizioa gainditu dutenek aukera izango dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko txanda horretakoekin batera, beren azken puntuazioaren arabera.

Halaber, deialdi honen 2.1.2 oinarrian eskatutako baldintza espezifikoak betetzen ez dituzten igoera-txandako izangaiek txanda irekiko lanpostu hutsak lortu ahal izango dituzte, aurreko paragrafoan adierazitako moduan, deialdiaren 10.2 oinarrian adierazitako agiriak aurkezteko epea amaitzen denean.

1.4. Halaber, deialdi honen xedea aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat sortzea da, sartzeko hautapen prozeduran lanpostua eskuratzen ez duten izangaiekin, deialdi honen 12. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

1.5. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialekoak eta Estatuko Aldizkari Ofizialekoak izan ezik (deialdi honen oinarrietan aipatutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izango bestelako tokietan agertzen direnak:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak?languageId=100001

2.–Betekizunak.

2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek honako hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztientzako betekizunak:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estaturen bateko edo aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estaturen bateko herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; eta herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, gurasoak zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteta edukitzea eta, kasua bada, nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

c) Lizentziako, goi mailako ingeniaritzako, arkitekturako edo graduko titulua edukitzea, edo, bestela, titulua erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, homologazioa egiaztatzen duen baliokidetasun ziurtagiria eduki beharko da, kasua bada. Baldintza hori ez zaie aplikatuko lanbide arautuen eremuan prestakuntza profesionalaren aitorpena Europako Erkidegoko zuzenbidearen xedapenen babesean erdietsi duten izangaiei.

d) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoak edukitzea.

e) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek, era berean, diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

f) Deialdi honetan parte hartzeko eskubidea izateko ezarritako tasa ordaindu izana edo ordainketaren edo hobariaren salbuespena egiaztatzea.

2.1.2. Igoera-txandako izangaientzako betekizun espezifikoak:

Igoera-txandako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betekizunez gain, honako hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izatea eta, zein lanpostutatik egin nahi den igoera, lanpostu horretan borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen mailakoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean eta lanpostua jabetzan hartu arte bete beharko dira aurreko baldintzak.

Igoera-txandako izangaien kasuan, aurreko horretatik salbuetsi egiten da borondatezko edo nahitaezko eszedentzia-egoeran ez egoteari buruzko baldintza. Baldintza hori eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean eduki beharko da, eta 10.2 oinarrian ezarritako agiriak entregatzeko epea amaitzen denetik lanpostua jabetzan hartzen den unera arte.

2.3. Aurreko betekizunak deialdi honen oinarrietan zehazten den unean egiaztatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun natural igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Deialdia, era berean, “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratuko da. Eskaerak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

3.2. Eskaeren aurkezpena.

3.2.1. Kasu guztietan, hautaketa-prozesuan parte hartzeko, helbide honetan dagoen eskabidea erabili beharko da:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizio-lehiaketa?languageId=100001

3.2.2. Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dute eskabidea, helbide honetako “Hasi izapidea” botoian:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizio-lehiaketa.

Halaber, zilegi da eskaerak modu presentzialean aurkeztea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean (Arrosadiko campusa z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea z.g., 31500 Tutera), Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako eta Toki Administrazioa osatzen duten Erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan.

Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun azal irekian egingo da, posta-zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan, ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

3.3. Igoera-txandaren bidez sartu nahi duten izangaiek “Sarbide mota” izeneko atalean adierazi beharko dute eskabidean. Izangaiek atal hori markatzen ez badute, eta gainerako baldintzak betetzen badituzte, ofizioz sartuko dira sarbide libreko sistema orokorrean.

3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Behar bezala betetako eskabideari honako dokumentu hauek erantsiko zaizkio:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokidearen fotokopia.

b) Deialdian eskatutako tituluaren kopia, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria.

c) Parte hartzeko eskubidea izateko tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, edo, ordainketatik salbuetsita daudenen kasuan, 4.2.b) oinarrian aipatzen diren egiaztagiriak.

d) %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, probak egiteko denborak edo baliabideak egokitzea eskatzen badute, hala adierazi beharko dute helbide honetan eskuragarri dagoen eskabidearen bidez:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizio-lehiaketa

Ondorio horietarako, eta 4.2.a) oinarriari jarraikiz tasa ordaintzetik salbuetsita egoteko, izangaiek beren egoera egiaztatu beharko dute, IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztuz edo ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen duen Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena aurkeztuz. Era berean, eskatutako egokitzapena justifikatzeko egokitzat jotzen duten dokumentazioa ere aurkeztu ahal izango dute.

3.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitatezkoak edonoiz konpondu ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

4.–Tasa.

4.1. Hautaketa-prozesua egiteko behar diren zerbitzuak emateagatiko tasa 41,60 eurokoa izango da.

Tasaren zenbatekoa ordaintzeko, eskudirua sartu edo transferentzia egin beharko da Nafarroako Rural Kutxaren ES16 3008 0001 18 0700190523 kontu korrontera. Ordainagirian izangaiaren nortasuna eta adierazpen hau agertu beharko dira: “NUPen Informatika Zerbitzuko O.L. teknikari izateko oposizioa”.

4.2. Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita egongo dira:

a) %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Deialdia argitaratu aurretik hilabetez gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon direnak, betiere inskripzio epean eskainitako ezein lan egokiri uko egin ez badiote, igoerako, prestakuntzako edo eraberritze profesionaleko ekintzetan parte hartzeari ezezkoa eman ez badiote, justifikaturiko arrazoiren bat egon denean izan ezik, eta, halaber, hilabetean lanbide arteko gutxieneko soldatatik goragoko errentarik ez badute.

Baldintza hori honela egiaztatu beharko da:

–Lan-eskatzaile gisa inskribaturik daudenek dagokien enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dute hori. Bertan adieraziko dute interesduna noiz inskribatu zen lan-eskatzaile gisa, eta espresuki aipatuko dute ez diotela uko egin inskripzio epean eskainitako ezein lan egokiri, eta ez diotela ezezkoa eman igoerako, prestakuntzako edo eraberritze profesionaleko ekintzetan parte hartzeari, justifikaturiko arrazoiren bat egon denean izan ezik.

–Hilabetean lanbide arteko gutxieneko soldatatik goragoko errentarik ez izatea interesdunaren erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da. Horretarako, deialdiaren erreseinan eskuragarri dagoen eredua aurkeztu beharko da, edo, bestela, deialdian parte hartzeko eskaeran horretarako dagoen tokian idatzi.

4.2. Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, eskaerak aurkezteko epearen barnean tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du, eta konpondu ezin daitekeen baldintza da hori.

4.3. Azterketa egiteko eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emango du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, baztertutakoen kasuan horretarako arrazoiak aipatuz, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Eskabide ofiziala edo 3.4 oinarriak aipatzen dituen dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, baztertzeko arrazoiak izango dira bai eskaera epez kanpo aurkeztea, bai ezarritako egunean deialdian eskatzen diren baldintzak ez betetzea, eta bai tasa garaiz ez ordaintzea, eta, gainera, horiek ezin izango dira zuzendu.

5.3. Baztertutako edo azaldu gabeko izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, zilegi dute erreklamazioa aurkeztea eta, akatsen bat badago, haiek zuzentzea. Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

5.4. Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emango du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesteko, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.5. Onartuen zerrendan egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta ikusten bada izangairen batek ez duela betetzen eskatzen diren baldintzetakoren bat, bertan behera geratuko dira deialdian parte hartzeagatik erator litezkeen eskubide guztiak.

5.6. Baztertzeko arrazoia izangaiei egotzi ahal zaienean, ez da bidezkoa izango tasa itzultzea.

5.7. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egin beharreko jakinarazpena egin dela ulertuko da, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.

6.–Epaimahai kalifikatzailea.

6.1. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoei buruz xedatutakoaren arabera arautuko da epaimahai kalifikatzailea, eta, subsidiarioki, Gobernu Kontseiluaren 2018ko apirilaren 24ko Erabakiaren arabera, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Organo Kolegiatuen Funtzionamenduari buruzko Arautegi Orokorra.

6.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 111. artikuluan xedatutakoarekin bat, epaimahai kalifikatzailea honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: errektorea, edo hark eskuordetzen duen pertsona.

Ordezko epaimahaiburua: errektoreak izendatzen duen pertsona.

–Epaimahaikidea: kudeatzailea, edo hark eskuordetzen duen pertsona.

Ordezko epaimahaikidea: kudeatzaileak izendatzen duen pertsona.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoetako kide bat, edo Estatuko beste unibertsitate publiko batekoa.

Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoetako kide bat, edo Estatuko beste unibertsitate publiko batekoa.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaren bidez izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaren bidez izendatua.

–Epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langile bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

–Ordezko epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langile bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpenean jasoko dira epaimahai kalifikatzaileko kideen izenak.

6.3. Epaimahai kalifikatzailea hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da.

Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburua eta epaimahaikide idazkaria edo haien ordezkoak egon behar dira bertan.

6.4. Epaimahai kalifikatzaileko kideek, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude, ez dute parte hartuko, eta organo dei-egileari jakinaraziko diote. Lege horren 24. artikuluak ezartzen duenaren arabera, izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahai kalifikatzaileko kideak errefusatzea, aipatu egoera horietakoren bat gertatzen denean.

Abstentzioa edo errekusazioa dela-eta epaimahaiaren osaeran izandako edozein aldaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

6.5. Hautaketa-prozesuak aurrera egin ahala, deialdi honen oinarriak interpretatzetik eta aplikatzetik sortzen diren zalantzak epaimahaiaren gehiengoak ebatziko ditu, eta behar diren neurriak hartuko ditu deialdian kontuan hartzen ez diren arazoak konpontzeko.

6.6. Epaimahaiak aukera izango du hautaproba guztietan edo batzuetan aholkulari adituak izateko. Aholkulariek beren espezialitate teknikoetan baino ez dute lagunduko.

6.7. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izango da.

7.–Oposizioa.

7.1. Oposizioa 2020ko urritik aurrera hasiko da.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean, oposizioaren lehen proba egiteko tokia, eguna eta ordua ezarriko dira.

Epaimahai kalifikatzaileak gutxienez 48 ordu lehenago argitaratuko du hurrengo probetarako deialdia, proba egitera deitutako izangaien zerrenda eta oposizio proba egiteko tokia, eguna eta ordua adierazita.

Ariketa bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez egingo da, eta izangaiak epaimahai kalifikatzaileak adierazi duen tokian eta egunean bertaratu beharko dira, jardunak hasteko ezarritako orduan. Deialdi horretara azaltzen ez direnak oposiziotik baztertuak izango dira, probak zenbait ariketatan banatu arren. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahai kalifikatzaileak ontzat eman dezakeen bestelako agiri bat erakutsi beharko dute nortasuna egiaztatzeko. Oposiziotik kanpo geldituko dira beren nortasuna azaldu bezala egiaztatzen ez dutenak.

7.2. Oposizioko probak oinarri hauetan adierazitakoak izango dira, eta oinarri hauen I. eranskineko gai-zerrendan adierazitako gaiei buruzkoak izango dira.

Gaiei buruz eskatuko den edukia bat etorriko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean diren arauekin.

7.3. Desgaitasun aitortua duten eta eskabidean hala adierazi duten izangaien kasuan, behar diren egokitzapenak egiten saiatuko dira hautaprobak egiteko denborari eta baliabideei dagokienez.

7.4. Oposizioan honako proba hauek egingo dira:

7.4.1. Lehenengo proba:

Test erako galdera sorta bati idatziz erantzun beharko zaio. Gehienez ere ehun galdera izango dira. Galdera bakoitzak lau aukera izango ditu erantzun moduan, eta horietako bat bakarrik izango da balioduna. Galderak oinarri hauen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako I., II., III., IV. eta V. parteetako gaiei buruzkoak izango dira.

Proba plika-sistemaren bidez egingo da.

Erantzun okerrek penalizazioa izango dute, formula honi jarraikiz:

F1915293_0.pdf

k = galdera bakoitzaren aukera kopurua.

Proba hori egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du hasi aurretik, eta gehienez ere bi ordukoa izango da.

Proba horretako puntuazioa gehienez ere 15 puntukoa izango da.

Epaimahaiak ezarriko du zein den ariketa gainditzeko gutxieneko puntuazioa, ariketaren zailtasunaren arabera. Nolanahi ere, lortutako puntuaziorik onenaren %75 eta %50 artekoa izango da. Halaber, gainditzeko gutxieneko puntuazioa ezin izango da izan lor daitekeen gehieneko puntuazioaren %40 baino txikiagoa. Aipatu mugen barruan, betiere ahal bada, epaimahaiak ezarriko du zein den ariketa gainditzeko beharrezkoa den gutxieneko puntuazioa, halako eran non gainditzen duten izangaien kopurua deitutako lanpostuak halako bost izango baita gutxienez. Plikak ireki baino lehen zehaztuko da hori.

7.4.2. Bigarren proba:

Oinarri hauetako I. eranskinean ageri den gai-zerrendako II., III., IV. eta V. parteetako gaiei buruzko kasu praktiko eta/edo teoriko-praktiko bat edo batzuk ebatzi beharko dira.

Proba plika-sistemaren bidez egingo da.

Proba hori egiteko denbora gehienez ere hiru ordukoa izango da.

Proba horretako puntuazioa gehienez ere 25 puntukoa izango da.

Epaimahaiak ezarriko du zein den ariketa gainditzeko gutxieneko puntuazioa, ariketaren zailtasunaren arabera. Nolanahi ere, lortutako puntuaziorik onenaren %75 eta %50 artekoa izango da. Halaber, gainditzeko gutxieneko puntuazioa ezin izango da izan lor daitekeen gehieneko puntuazioaren %40 baino txikiagoa. Aipatu mugen barruan, betiere ahal bada, epaimahaiak ezarriko du zein den ariketa gainditzeko beharrezkoa den gutxieneko puntuazioa, halako eran non gainditzen duten izangaien kopurua deitutako lanpostuak halako hiru izango baita gutxienez. Plikak ireki baino lehen zehaztuko da hori.

7.4.3. Hirugarren proba:

Gaztelaniatik ingeleserako eta ingelesetik gaztelaniarako itzulpen idatzi bat egin beharko da. Itzulpen teknikoa izango da funtsean, deituriko lanpostuen eginkizunei lotua.

Proba plika-sistemaren bidez egingo da.

Proba hori egiteko denbora gehienez ere bi ordukoa izango da.

Proba horretako puntuazioa gehienez ere 10 puntukoa izango da.

Gutxienez ere 5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertu egingo dira.

7.4.4. Laugarren proba:

Oinarri hauetako I. eranskinean ageri den gai-zerrendako II., III., IV. eta V. parteetako gaiei buruzko kasu praktiko eta/edo teoriko-praktiko bat edo batzuk idatziz ebatzi beharko dira.

Proba hori egiteko denbora gehienez ere bost ordukoa izango da.

Proba horretako puntuazioa gehienez ere 50 puntukoa izango da.

Epaimahaikideek ariketak irakurriko dituzte, eta, gero, izangaiei dei egingo diete ariketa epaimahaiaren aurrean irakur eta defenda dezaten, jendaurreko ekitaldian. Ariketa osorik irakurri eta gero, epaimahaiak zilegi izango du egokitzat hartzen dituen galderak egitea, gehienez ere hogeita hamar minutuz, honako hauek zehazteko: proposaturiko soluzioa noraino den egokia, izangaiak zer ezagutza-maila duen I. eranskineko programan dauden gaiei buruz, eta izangaia egokia ote den lanpostuko eginkizunetan aritzeko. Arbela edo antzeko elementuren bat erabili ahalko da.

Ariketa horretan, epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu: proposaturiko soluzioaren kalitate teknikoa, sistematika, izangaiak duen analisi-gaitasuna eta idatzizko eta ahozko adierazpena, bai eta programari buruz duen ezagutza ere

Gutxienez ere 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertu egingo dira.

7.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa amaiturik, izangaiek lortutako puntuazioak argitaratuko ditu epaimahaiak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidez dagokiena alegatu dezaten.

7.6. Hautaketa-prozesuaren edozer unetan, epaimahaiak jakiten badu izangaietakoren batek ez dituela deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen, eta interesdunari entzun ondoren, Unibertsitateko kudeatzaileari proposatu beharko dio izangai hori baztertzeko, eta izangaiari esan beharko dio, halaber, hautaprobetara onartua izateko eskaeran zer informazio zehaztugabe edo faltsu eman dituen, horrek bere ondorioak sor ditzan.

8.–Gainditu dutenen zerrenda.

8.1. Hautaprobak amaitutakoan, gainditu dutenen pertsonen zerrenda argitaratuko du epaimahai kalifikatzaileak, oposizioan lortutako kalifikazioekin batera, txandaren eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuari emango dio zerrenda horren berri, lanpostu hutsak aukeratzeko tramitea egin dezan.

8.2. Berdinketarik egonez gero, laugarren proban puntuaziorik handiena lortzen dutenen alde ebatziko da. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, zozketa bakar baten bidez ebatziko da, horretarako deitutako ekitaldi publiko batean.

9.–Lanpostu hutsen aukeraketa.

9.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuak deialdia egingo du, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunearen bidez, lau lanpostu hutsak aukeratzeko; horretarako, honako hauek argitaratuko ditu: aukeratu beharreko lanpostu hutsen zerrenda, izangaien zerrenda (lanpostu hutsak aukeratzeko lehentasunari jarraikiz, txandaka eta puntuazio hurrenkeraren arabera) eta lanpostu hutsak aukeratzeko ematen den epea.

9.2. Zerrenda horretan dauden pertsonek aditzera eman beharko dute, horretarako adierazitako epean, zein den beren lehentasunen hurrenkera Informatika Zerbitzuko O.L. teknikari izateko lanpostu hutsak betetzeko. Adierazitako epean aukeraketa egiten ez duten izangaiek, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, oposizio lehiaketako lanpostua betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, 10.5 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.3. Ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten izangaiek, edozein txandatan lanpostua eskuratzen badute, lehentasuna edukiko dute lanpostu hutsak aukeratzeko, txanda libreko izangaien aurretik.

Hala izanagatik ere, desgaitasuna duen izangairen bat bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea betetzeko, aukeratzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena esleituko zaio, horren inguruan balorazio- eta orientazio-talde eskudunek egiten duten txostenaren arabera.

Bestalde, igoera-txandako hautaprobak gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostu hutsak aukeratzeko lehentasuna izango dute txanda libreko izangaien aurretik, baina ez dute lehentasunik izango desgaitasuneko txandako izangaien aurretik aukeratzeko.

10.–Izendapen proposamena eta dokumentuen aurkezpena.

10.1. Hautaketa-ekitaldia amaitutakoan, epaimahaiak izendapen proposamena egingo dio kudeatzaileari, deialdiko lanpostu kopuruaren arabera, gaindituen artean puntuazio handiena lortu duten izangaien alde. Proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da.

10.2. Izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztuko dituzte:

a) 2.1.1.c) oinarrian eskatutako tituluaren jatorrizkoa edo fotokopia erkatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiriarena.

b) Izangaiari lanpostuaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duen txosten medikoa.

c) Izangaia eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik ez dela bereizia izan egiaztatzen duen ardura-aitorpena.

d) Nafarroako Foru Eraentza errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua. Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez egotearen zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.

10.3. Proposatutako izangairen batek desgaitasuna alegatu badu, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek ofizioz erabakiko dute deialdiaren xede den lanpostuarekin bateragarria den ala ez, eta espedientean sartuko dute.

10.4. Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, adierazitako epean agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiek ez badute egiaztatzen deialdiaren 2. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen dutela, edo dokumentazioa aztertzetik ondorioztatzen bada eskatutako baldintzaren bat ez dutela betetzen, ezin izango dira izendatuak izan, eta beren jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko dira, hargatik eragotzi gabe eskabidea faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizuna.

10.5. Aurreko atalean adierazitako kasuan, 8. oinarrian aipatutako gainditu dutenen zerrendan ondoren dagoenak beteko du hutsune hori, ezarritako baldintzak betetzen baditu, eta aurreko apartatuetan aipatu den modukoa izango da prozedura.

11.–Funtzionarioen izendapena.

11.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, Informatika Zerbitzuko O.L. teknikari izateko lanpostua betetzeko, eta lanpostu hutsak ebazpen baten bidez esleituko dizkie.

11.2. Izendapenak eta kargu-jabetzeak nominako eta plantillako funtzionario izaera emango diete izendatutako pertsonei, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioen arloan indarrean diren xedapenek adierazten dituzten eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emango zaie, araubide horretan ezarritako babesaren pean.

11.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutako pertsonek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak lanpostuaz jabetzen ez badira, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, 10.5 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

11.4. Izangai bat funtzionario bilakatu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data horretan beste administrazio publiko batean ari delako, lanpostu huts hori ere deialdiaren 10.5 atalean agintzen den moduan beteko da.

11.5. Aurreko bi apartatuetan ezarritako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen aukeraketa, eta egoera horien ondoriozko lanpostuak funtzionario berriei esleituko zaizkie zuzenean.

12.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

12.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duen 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakian ezarritakoarekin bat etorriz, kontrataziorako zerrenda hauek eratuko dira hautaketa-prozesuan parte hartu eta lanposturik lortu ez duten izangaiekin:

1) Proba gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnen zerrenda.

2) Proba gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnen zerrendan sartu ez, baina gutxienez probetako bat gainditu dutenen zerrenda.

12.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko araubidea Gobernu Kontseiluak 2014ko azaroaren 25eko erabakian ezarri zuenaren araberakoa izango da, hain zuzen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duen erabakian ezarritakoaren araberakoa.

13.–Datu pertsonalen tratamendua.

Interesdunek parte hartzen badute Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketarekin loturik egiten dituen prozesuetan, NUPek tratatu egingo ditu haien datuak. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz egingo da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola egingo den tratamendu hori, “Giza baliabideak” atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautapen prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izango dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautapen prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

14.–Errekurtsoak.

Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, epaimahaiak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat jartzea, arau indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, aurkatutako erabakia jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, aurkatutako erabakia jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

I. partea.–Oinarrizko araudia.

1. gaia.–6/2001 Lege Organikoa, 2001eko abenduaren 21ekoa, Unibertsitateei buruzkoa: Atariko titulua: “Unibertsitateen eginkizunak eta autonomia”. VI. titulua: “Ikasketak eta tituluak”. VI. titulua: “Unibertsitateko ikerketa eta jakintzaren transferentzia”. IX. titulua, I. kapitulua: “Unibertsitate publikoen irakasleak (47. artikulutik 71.era). X. titulua: “Unibertsitate publikoetako administrazioko eta zerbitzuetako langileak”.

2. gaia.–110/2003 Foru Dekretua, 2003ko maiatzaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak onesten dituena: Atariko titulua: “Xedapen orokorrak”. I. titulua: “Unibertsitatearen egitura”. II. titulua: “Unibertsitatearen Gobernua”, I., II., III., IV. eta V. kapituluak: 15. artikulutik 48.era.

3. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena: I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: “Funtzionario publikoak”: I. kapitulua, “Aukeraketa” (5. artikulutik 8.era); II. kapitulua, “Funtzionario izaera lortzea eta galtzea” (9. artikulutik 12.era); III. kapitulua, “Mailak eta graduak” (12. eta 13. artikuluak); IV. kapitulua, “Karrera administratiboa” (14. artikulutik 18.era), VI. kapitulua, “Egoera administratiboak” (22.etik 30.erako artikuluak), VII. kapitulua “Lanpostuak betetzea” (31. artikulutik 25.bis artikulura), eta VIII. kapitulua, “Eskubide eta betebeharrak” (36. artikulutik 59.era).

4. gaia.–39/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Atariko titulua: “Xedapen orokorrak”. I. titulua: “Prozeduran interesdun direnak”. II. titulua: “Administrazio Publikoen jarduera”.

5. gaia.–39/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: III. titulua: “Ekintza administratiboak”. IV. titulua: “Administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak”. V. titulua: “Ekintzen berrikuspena administrazioaren bidean”.

6. gaia.–40/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa: Atariko titulua, II. kapitulua: “Administrazio publikoen organoak”. Atariko titulua, V. kapitulua: “Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa”. Atariko titulua, IV. kapitulua: “Hitzarmenak”. III. titulua, IV. kapitulua: “Administrazioen arteko harreman elektronikoak”.

7. gaia.–5/2018 Foru Legea, 2018ko maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikorako Sarbideari eta Gobernamendu Onari buruzkoa.

8. gaia.–2/2018 Foru Legea, 2018ko apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua. I. titulua: “Xedapen Orokorrak”: I. kapitulua, “Botere adjudikatzaileak” (9. artikulutik 11.era); II. kapitulua, “Kontratistak” (12. artikulutik 26.era); III. kapitulua, “Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa” (27. artikulutik 38.era); IV. kapitulua, “Kontratu publikoen kontratu kudeaketaren printzipioak eta arauak” (39. artikulutik 45.era); V. kapitulua, “Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak” (46. artikulutik 103.era).

9. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren erregelamendua (2013ko urtarrilaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorraren erregelamendua eta erregistro elektronikoaren sorrera (2013ko urtarrilaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

10. gaia.–15/2018 Foru Legea, 2018ko ekainaren 27koa, Nafarroako Zientziari eta Teknologiari buruzkoa.

11. gaia.–Europako Unibertsitate Eremua: 1393/2007 Errege Dekretua, 2007ko urriaren 29koa, Unibertsitateko Ikasketa Ofizialen Antolamendua ezartzen duena.

12. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko ikasketak arautzen dituzten arauak. Gobernu Kontseiluaren 2016ko ekainaren 15eko erabakia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitate masterreko titulu ofizialak arautzen dituzten arauak. Gobernu Kontseiluaren 2018ko martxoaren 28ko erabakia.

13. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontua: egitura, edukia. Aurrekontu prozesua: prestatzea, onestea, betearaztea eta kontrolatzea. Aurrekontua betearazteko oinarriak.

II. partea.–Informazio sistemen antolaketa eta kudeaketa.

1. gaia.–Informazio sistemen definizioa, egitura eta dimentsionamendu eraginkorra.

2. gaia.–Antolamenduen informazioa. Informazioan oinarritutako antolamenduak. Administrazioa antolamendu mota horren kasu espezifiko gisa.

3. gaia.–IKTen gobernantza ereduak. Antolamenduen transformazio digitala.

4. gaia.–Informazioaren sistema eta teknologien zuzendaritzako kidearen estrategia, helburuak eta eginkizunak Administrazioan. Plangintzarako eta kontrolerako tresnak. Aginte koadroa.

5. gaia.–Informazio sistemen zentro baten antolamendua eta funtzionamendua. Garapenerako eginkizunak, mantentzea, sistemak, datu-baseak, komunikazioak, segurtasuna, kalitatea, mikroinformatika eta erabiltzaileentzako arreta.

6. gaia.–Informazioaren teknologietako proiektuen zuzendaritza eta kudeaketa. Plangintza estrategikoa, baliabideen kudeaketa, proiektuen jarraipena, erabakiak hartzea.

7. gaia.–Dokumentuak kudeatzeko metodologiak: GANTT, PERT.

8. gaia.–Ikuskaritza informatikoa. Kontzeptua eta edukiak. Administrazioa, plangintza, antolaketa, azpiegitura teknikoa eta praktika operatiboak.

9. gaia.–Informazioaren teknologien erosketa publikoaren kudeaketa. Bestelako aukeren azterketa, bideragarritasunaren ebaluazioa eta erabakia hartzea.

10. gaia.–Hardware eta software ekipamenduaren eremuko oinarrizko erabakitzeko aukerak.

11. gaia.–Informazioaren teknologietako proiektuetako inbertsioen errentagarritasuna.

12. gaia.–Ordenagailuko programen babes juridikoa. Softwarearen kontrola eta legaltasuna egiaztatzeko bitartekoak.

13. gaia.–Erabilerraztasuna eta erabilgarritasuna. W3C. Diseinu unibertsala. Web diseinu moldatzailea. Dispositibo eta plataforma anitzeko aplikazioak.

14. gaia.–Sistemen elkarreragingarritasuna. Elkarreragingarritasunerako Eskema Nazionala. Elkarreragingarritasuneko Arau Teknikoak. Dokumentu eta espediente elektronikoen elkarreragingarritasuna eta administrazio publikoen arteko datuen trukea.

15. gaia.–Sistemen segurtasuna. Arriskuen analisia eta kudeaketa. Tresnak. Segurtasunerako Eskema Nazionala. Segurtasunerako Eskema Nazionalerako egokitzapena. Segurtasunerako Estrategia Nazionala. CCN-STIC.

16. gaia.–Administrazio elektronikoa. Arauak. Denboraren zigilatzea. Erregistro elektronikoa. Egoitza elektronikoa. Tramitazioa eta prozedurak. Komunikazioa eta jakinarazpena.

17. gaia.–Administrazio publikoen arteko elkarreragingarritasunerako azpiegiturak, zerbitzu komunak eta zerbitzu partekatuak. Cl@ve, Herritarren Karpeta, Erregistroen Interkonexiorako Sistema, Datuen Bitartekaritzarako Plataforma, SCSP zerbitzuak eta beste batzuk.

18. gaia.–Datu pertsonalak babesteko politika. Araubide juridikoa. 2016/679 EB Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduaren eta datu horien zirkulazio askearen gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa. Printzipioak eta eskubideak. Betebeharrak. Datuen babeserako delegatua administrazio publikoetan. Datuak Babesteko Espainiar Agentzia.

III. partea.–Oinarrizko teknologia.

1. gaia.–Datuak prozesatzeko zentroak: diseinua, ezarpena eta kudeaketa. Birtualizazioa datuak prozesatzeko zentroetan.

2. gaia.–Prestazio handiko konputazio sistemak. Grid Computing.

3. gaia.–Ekipo departamentalak. Zerbitzariak. Ekipo departamentaletarako eta zerbitzarietarako segurtasun neurriak.

4. gaia.–PC erako gailu pertsonalak eta gailu mugikorrak. Gailu pertsonalen konektibitatea. Ekipo pertsonal eta gailu mugikorretarako segurtasun eta kudeaketa neurriak.

5. gaia.–Urrutiko kudeaketarako eta ekipoak klonatzeko sistemak. Urrutiko mahaigaina. Mahaigain birtualak (VDI). Lanpostuen birtualizazioa.

6. gaia.–Cloud Computing. IaaS, PaaS, SaaS. Hodei pribatuak, publikoak eta hibridoak.

7. gaia.–Sistema handi eta departamentaletarako biltegiratze sistemak. Multimedia-informazioa tratatzeko dispositiboak. Biltegiratzearen birtualizazioa. Segurtasun kopiak.

8. gaia.–Erabiltzaile anitzeko informazio sistemak. Datuen eta aplikazioen zerbitzariak. Zerbitzarien birtualizazioa. Edukiontzien sistemak.

9. gaia.–Prozesatze kooperatiboa eta bezeroa-zerbitzaria arkitektura. SOA arkitektura.

10. gaia.–Sistema eragileen kontzeptuak eta oinarriak. Bilakaera eta joerak.

11. gaia.–UNIX-LINUX sistema eragileak. Oinarriak, administrazioa, instalazioa eta kudeaketa.

12. gaia.–Microsoft sistema eragileak. Oinarriak, administrazioa, instalazioa eta kudeaketa.

13. gaia.–Gailu mugikorretarako sistema eragileak. iOSeko eta Androideko oinarrizko kontzeptuak.

14. gaia.–Datu-baseak kudeatzeko sistemak (SGBD). ANSIren erreferentzia eredua.

15. gaia.–Entitatea-erlazioa eredua. Datu-base erlazionalak. Normalkuntza. Osotasun erreferentziala. SQL lengoaia. Datu-baseen administrazioa eta kudeaketa: Oracle eta MySQL.

16. gaia.–Web garapenerako arkitektura. Front-end web garapena. Bezeroaren script-ak. Framework-ak. UX. Web garapena zerbitzarian, datu-baseetarako konexioa, eta interkonexioa sistema eta zerbitzariekin.

17. gaia.–JAVA garapen ingurunea. JDBC, Java Beans, JSP, J2EE. PHP garapen ingurune alternatibo gisa.

18. gaia.–Kode irekiko softwarea. Software librea. Oinarriko kontzeptuak. Lizentzia motak. Ingurune ofimatikoko eta web zerbitzarietako aplikazioak.

19. gaia.–Adimen artifiziala: egoeren espazioaren irudikapena, bilaketa zorrotzak eta bilaketa heuristikoak.

20. gaia.–Sistema adimendunak. Sistema adituak eta ikasteko oinarrizko algoritmoak.

21. gaia.–CRM sistemak (Customer Relationship Management) eta ERP sistemak (Enterprise Resource Planning). Informeen sorkuntza zuzendaritzarako.

22. gaia.–E-learning: kontzeptuak, tresnak, ezarpen eta normalizazio tresnak.

23. gaia.–Informazio geografikoko sistemak. Oinarrizko kontzeptuak eta funtzionalitatea.

24. gaia.–Datu korporatiboen kudeaketa. Erabakiak hartzen laguntzeko sistemak (Business Intelligence). Datu biltegia (Data-Warehouse). OLAP arkitektura. Datuen meatzaritza.

25. gaia.–Big Data. Datu multzo handiak jasotzea, aztertzea, transformatzea, biltegiratzea eta ustiatzea. Hadoop inguruneak edo antzekoak. NoSQL datu-baseak.

26. gaia.–Sare globalak erabiltzeko lengoaiak eta tresnak. HTML, CSS eta XML. Web nabigatzaileak eta estandarrekiko bateragarritasuna.

27. gaia.–Merkataritza elektronikoa. Ordaintzeko mekanismoak. Negozioaren kudeaketa. Faktura elektronikoa. Ordaintzeko pasabidea.

28. gaia.–Zifratzea. Zifratze simetriko eta asimetrikoen algoritmoak. Hash funtzioa.

29. gaia.–Sinadura elektronikoko formatuak. Ziurtagiri digitalak. Gako publikoaren azpiegitura (PKI). Identifikatzeko eta sinatzeko mekanismoak: «Smart Cards», NAN elektronikoa, mekanismo biometrikoak.

30. gaia.–Aplikazio eta inguruneak datuak babesteko araudira egokitzea segurtasun mailen arabera. Zifratzeko eta ikuskaritza egiteko tresnak.

31. gaia.–Irudien tratamendua. Digitalizazio eta inprimatze teknologiak. Karaktereen errekonozimendu optikoa. Inprimatzea, kopia eta digitalizazioa kudeatzeko sistema zentralizatuak.

IV. partea.–Informazio sistemen ingeniaritza.

1. gaia.–Informazio sistemen bizi-zikloa. Bizi-zikloaren ereduak. Plangintzarako eta garapenerako metodologiak.

2. gaia.–Informazio eta komunikazio sistemen plangintza estrategikoa. Informazio sistemen plana.

3. gaia.–Sistemen analisi funtzionala, erabilpen kasuak eta erabiltzaileen historiak. Sistemak garatzeko metodologiak. Prozesuen modelatzea. Metodologia arinak: Scrum eta Kanban.

4. gaia.–Alderdi ez-funtzionalen analisia: errendimendua, segurtasuna, pribatutasuna.

5. gaia.–Softwarearen diseinuaren oinarriak eta teknikak. Programazio egituratua. Objektuetara bideratutako lengoaiak. Geruzakako diseinua eta ereduen diseinua. Sistemen diseinua eta arkitektura. Aplikazioen hedapena.

6. gaia.–Garapen inguruneak, IDE inguruneak, tresnak. Prototipo eta interfazeen garapena. Bertsioen kontrola: git eta azpibertsioa. Garapen metodologiak eta talde-lana.

7. gaia.–Proba-prozesuak eta kalitatearen bermea softwarearen garapenean. Plangintza, proba-estrategiak eta estandarrak. Software proben mailak, teknikak eta tresnak. Softwarea onartzeko irizpideak.

8. gaia.–Integrazio jarraituaren ereduak. Softwarearen kalitatearen ebaluazioa eta metrikak. Kalitate funtzioaren ezarpena.

9. gaia.–Informazio sistemen garapenerako baliabideen eta ahaleginaren kalkulua.

10. gaia.–Sistemen mantentzea. Mantentze prediktiboa, moldagarria eta zuzentzailea. Mantentzearen plangintza eta kudeaketa. Ingurune operatiboen kudeaketa. Konfigurazioaren eta bertsioen kudeaketa.

11. gaia.–Kalitatea informazio zerbitzuetan. EFQM eredua eta ISO 9004 zerbitzuetarako gida.

12. gaia.–Dokumentuen kudeaketa. CMIS estandarra. Edukien kudeaketa. Ezarpen handiko CM eta DMS teknologiak.

13. gaia.–Informazioa berreskuratzeko sistemak. Informazioa gordetzeko politikak, prozedurak eta metodoak.

14. gaia.–IKTen plangintza eta kontrola: IKT zerbitzu eta azpiegituren kudeaketa, IKTen balioaren kudeaketa. Zerbitzu mailako akordioak. Gorabeherak kudeatzeko sistemak. ITILen (IT Infrastructure Library) oinarri kontzeptualak, eta CoBIT (Control Objetives for Information and Related Technology), kontroleko helburuak eta metrikak.

V. partea.–Sareak, komunikazioak eta Internet.

1. gaia.–Telekomunikazio sareak. Kontzeptuak. Transmisiorako bitartekoak. Zirkuitu eta paketeen kommutazioa. Bideratzeko protokoloak. Sarbiderako azpiegiturak. Sareen interkonexioa. Zerbitzuaren kalitatea.

2. gaia.–Internet sarea eta oinarrizko zerbitzuak. DNS eta NTP azpiegiturak.

3. gaia.–Kableatuen sistemak eta sareen interkonexiorako ekipoak.

4. gaia.–ISOren sistema irekien interkonexiorako erreferentzia-eredua (OSI): arkitektura, geruzak, interfazeak, protokoloak, helbideratzea eta bideratzea.

5. gaia.–Sarbide sareak: zuntza (GPON, FTTH), mugikorrak (LTE), hari gabekoak. Garraio sareak: WDM, MPLS.

6. gaia.–Hari gabeko sareak: IEEE 802.11 estandarra. Ezaugarri funtzionalak eta teknikak. Sarbide sistemak. Autentifikazio motak eta RADIUS protokoloa. Operazio moduak. Bluetooth. Segurtasuna, arau erregulatzaileak.

7. gaia.–IP sareak: sareen arkitektura, zerbitzuaren kalitatea eta bideratzea. IPv4-IPv6 trantsizioa eta bizikidetza. IPv6-ren funtzionaltasun espezifikoak.

8. gaia.–Sorkuntza berriko sareak eta zerbitzu konbergenteak (NGN/IMS). VoIP, ToIP eta komunikazio bateratuak.

9. gaia.–Transformazio digitala eta 4.0 industria: hiri adimendunak. Gauzen Internet (IoT)

10. gaia.–Sareen diseinua, plangintza, hedapena eta operazioa. Eremu lokaleko eta eremu zabaleko sareak. Trafikoaren kontrola eta monitorizazioa. SNMP kudeaketa. Sareen birtualizazioa (SDN).

11. gaia.–Eremu lokaleko sareak. Tipologia. Transmisiorako bitartekoak. Ethernet estandarrak. Sarbide metodoak. Interkonexiorako dispositiboak. Dispositiboen kudeaketa eta helbideratzea (DHCP). LAN sareen administrazioa. Sare birtualak (VLAN).

12. gaia.–Intranet eta Extranet sareen arkitektura. Kontzeptua, egitura eta ezaugarriak. Haien ezarpena antolamenduetan. Geruzen eredua: aplikazioen zerbitzariak, datuen zerbitzariak, zerbitzari etxaldeak.

13. gaia.–Datuen transmisiorako sare publikoak. SARA sarea.

14. gaia.–Posta elektronikoa. SMTP, POP, IMAP protokoloak eta beste batzuk. Mezulari zerbitzuak. Direktorio zerbitzuak. LDAP protokoloa.

15. gaia.–Aplikazio mugikorrak. Ezaugarriak, teknologiak, banaketa eta joerak.

16. gaia.–Segurtasuna sareetan. Eraso motak eta haien prebentziorako tresnak: suebakiak, sartze eta intrusioen kontrola, teknika kriptografikoak eta abar. Komunikazio mugikorretarako neurri espezifikoak. Sare pribatu birtualak (VPN).

17. gaia.–Segurtasuna aplikazio mailan. Eraso motak eta web zerbitzu, datu-base eta erabiltzaile interfazeen babesa.

18. gaia.–Zibersegurtasuna. Segurtasun gorabeheren kudeaketa. Analisi forentsea.

19. gaia.–Eskuragarritasun handiko sistemak eta estrategiak. Hondamendien ondoren berreskuratzeko prozesua. Negozioaren jarraipen eta kontingentzia planak.

20. gaia.–Lankidetzako tresnak eta talde-lanekoak. Bideokonferentzia-sistemak. Dimentsionamendua eta zerbitzuaren kalitatea komunikazioetan, eta aretoak eta ekipamenduak egokitzea. Bideo streaming-a. Sare sozialak.

21. gaia.–Atari korporatiboak. Identitateen kudeaketa, single sign-on. Urrutiko sarbidea sistema korporatiboetara. Telelana.

II. ERANSKINA

Informatika Zerbitzuko O.L. teknikari izateko lanpostuak

LANPOSTUA

ATXIKIMENDU EREMUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

UDALERRIA

254

SISTEMEN ETA KOMUNIKAZIOEN ATALA / INFORMATIKA ZERBITZUA

Funtzionarioena

Iruñea

245

KUDEAKETA KORPORATIBOAREN ATALA / INFORMATIKA ZERBITZUA

Funtzionarioena

Iruñea

616

KUDEAKETA KORPORATIBOAREN ATALA / INFORMATIKA ZERBITZUA

Funtzionarioena

Iruñea

617

KUDEAKETA KORPORATIBOAREN ATALA / INFORMATIKA ZERBITZUA

Funtzionarioena

Iruñea

Iragarkiaren kodea: F1915293