241. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu berezia uholdeen ondoriozko hondakinak biltzeko. Hasierako onespena

Batzar Orokorrak 2019ko azaroaren 21ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zen kreditu bereziaren espedientea, berrogeita hamazazpi mila eurokoa, uztailaren 8ko uholdeek eragindako kalteen ondoriozko hondakinen bilketa berezia egiteko kontratatu lanen kostuei aurre egiteko.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitaratze honetatik aurrera, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2019ko azaroaren 22an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L1915076