241. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu berezia uholdeek eragindako kalteetarako. Hasierako onespena

Batzar Orokorrak, 2019ko azaroaren 21ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen kreditu bereziaren espedientea, berrogeita zortzi mila eurokoa, uztailaren 8an jazotako uholdeek uraren atalean eragindako kalteak konpontzeko kontratatutako lanen kostuak ordaintzeko.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitaratze honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2019ko azaroaren 22an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L1915075