241. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Okupatu aurreko aktak egiteko deialdia.
Kirolgunea eraberritzea

Tuterako Udalak, 2019ko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tuterako kirolguneko aire zabaleko igerilekuak, soropil artifizialeko zelaiak eta instalazio osagarriak eraberritu eta handitzeko oinarrizko proiektua, eta erabaki zuen desjabetze espedienteari hasiera ematea, hura gauzatzeko, eta jendaurrean jartzea, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera.

Tuterako Udalak, 2019ko urriaren 7an egindako osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Tuterako kirolguneko aire zabaleko igerilekuak, soropil artifizialeko zelaiak eta instalazio osagarriak eraberritu eta handitzeko oinarrizko proiektua; ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda ere onetsi zuen. Proiektua Santiago Iribarren Santesteban eta Miguel Ángel Zabala Iraurgui arkitektoek sinatu dute (AAmutilva Arquitectos Asociados SLP). Orobat, eta ordura arte egindako guztiari jarraikiz, erabaki zuen beharrezkoa zela horiek okupatzea, erabaki horrek desjabetze-espedientea hasten duela iritzita eta geroko jarduketak data horretatik aurrerakoak direla ulertuta. Hori guztia 2019ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean.

Nafarroako Gobernuari eskatu zitzaion obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklara zezala, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako. Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 6ko Erabakiaren bidez egin zuen deklarazio hori; 2019ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta lortzen diren adiskidetasunezko akordioei kalterik egin gabe, ukitutako interesdunei jakinarazten zaie okupazioaren aurreko akta zein egun eta ordutan egin behar den, gutxienez zortzi egun lehenago, eta ediktua argitaratzen da herriko etxeko iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako bi egunkaritan.

Horiek guztiak horrela, aurretik aipatu dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluaren babesean, eta ikusirik Udalaren egungo Erregelamendu Organikoa eta aplikagarri diren gainerako ordenantzak, Hiri Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua naizen honek,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Dei egitea espedientean ukiturik suertatu diren lurzatien jabeei eta bestelako eskubideen titularrei (zerrendan ageri dira), okupatu aurreko aktak egiteko egintzara ager daitezen, bertan zehaztuko baitzaie desjabetu beharreko ondasun edo eskubidea, hori guztia ezarritako legezko bideei jarraikiz. Akta horiek Tuterako Udalaren bulegoetan egingo dira (Plaza zaharra, 1, 1. aretoa) 2019ko abenduaren 27an, behean aipatzen den orduan. Interesdunek jabetza egiaztatuko duten titulu edo agiriak aldean dituztela agertu beharko dute:

POLIGONOA

LURZATIA

FINKA

DESJABETU
BEHARREKO AZALERA

JABEAK

PARTE-HARTZEA

EGUNA

ORDUA

3

1731

4141

7.380,24 m²

Carlos M.ª Labarga Tejada

Pedro Javier Labarga Tejada

Víctor Fernando Labarga Tejada

%28,57

%45,71

%25,72

27

09:30

3

1732 A

4347

2.446,50 m²

Carlos M.ª Labarga Tejada

Pedro Javier Labarga Tejada

Víctor Fernando Labarga Tejada

%28,57

%45,71

%25,72

27

10:00

3

1732 B

4347

133,54 m²

Carlos M.ª Labarga Tejada

Pedro Javier Labarga Tejada

Víctor Fernando Labarga Tejada

%28,57

%45,71

%25,72

27

10:30

3

1855

34019

1.256,18 m²

Jesús Ruiz Castillo

%100

27

11:00

3

1421

27701

3.248,56 m²

Ana Carmen Sanz Tejero

%100

27

11:30

3

1422

7990

6.979,54 m²

Francisco Javier Labarga García

Esteban Labarga García

Blas Labarga García

%33,34

%33,33

%33,33

27

12:00

Bigarrena.–Deitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko delegatutako edo baimendutako ordezkari bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Tuterako herriko etxeko iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako bi egunkaritan argitaratuko da. Orobat, ukitutako titularrei, Alkatetzari eta Kontu Hartzailetza eta Idazkaritza Alorrari jakinaraziko zaie.

Laugarrena.–Egintza hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta aurreko akta egiteko unera arte interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzakete idatziz, bakar-bakarrik presako okupazioaren ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan egin diren okerrak zuzentzeko.

Hau jakinarazten zaizu, jakin dezazun, eta dagozkion ondorioak izan dezan. Horretarako, bada, sina ezazu erantsitako kopia.

Tuteran, 2019ko azaroaren 25ean.–Arloko zinegotzi delegatua, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1915155