2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
25-00768 gora jotzeko errekurtsoa, honako deialdi honi buruz: deialdia, zerbitzu anitzetako/kirol instalazioetako arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko
Luis Alberto Uriarte Galbetek gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Uharteko udaleko alkateak 2025eko martxoaren 10ean honako deialdi honi buruz emaniko ebazpen baten aurka: deialdia, zerbitzu anitzetako/kirol instalazioetako arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko.
Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badie errekurtsogilearen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak erregelamenduaren II. kapituluari eman zion idazketaren arabera.
Uharten, 2025eko irailaren 23an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2512565