241. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

238E/2019 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean saltokiak irekitzeko eta merkataritzan aritzeko egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak ezartzen dituena 2020. urterako.

Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legeak 33. artikuluan dioenez, merkataritzaren arloan eskumenak dituen departamentuak, Nafarroako Merkataritzaren Kontseiluari entzunaldia eman ondoren, hurrengo urteko egutegia ezarriko du, horren barnean direla Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua da merkataritzaren barne sektorea Nafarroan antolatu eta sustatzeko ardura duena, hala ezarrita baitago Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuaren 1. artikuluan.

Departamentu horrek saltokiak jaiegunetan eta igandeetan irekitzeko 2020ko egutegiaren proposamen bat aurkeztu du, Nafarroako Merkataritza Kontseiluak 2019ko azaroaren 8an egindako bilkuran aztertu duena.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2020. urtean, igande eta jaiegun hauek egun balioduntzat hartuko dira Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko, eta, hortaz, egun horietan saltokiak irekitzen ahalko dira:

–Urtarrilaren 5a.

–Martxoaren 19a.

–Apirilaren 9a.

–Apirilaren 10a.

–Uztailaren 5a.

–Abuztuaren 15a.

–Urriaren 12a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 7a.

–Herriko festa eguna, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak xedatuarekin bat.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 19an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia. Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F1914744