240. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2019ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kredituen aldaketa egiteko 1/2019 espedientea; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz. Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean argitara emanda, bizilagun eta interesdunek espedientea Idazkaritzan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Barasoainen, 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Rita Delia Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1915262