240. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa ordenantza fiskalean, non arautzen baitira Udalak eta haren zerbitzuek antolatzen dituzten hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretako sarrera, izen emate edo matrikulen prezio publikoak (14. Ordenantza). Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2019ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aipatu ordenantza fiskalaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat etorriz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1915241