240. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 9a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BILBOKO LAN-ARLOKO 4. EPAITEGIA

898/2018 kaleratzea

Nik, María José Marijuan Gallok, Bilboko Lan-arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau ematen dut aditzera:

Lan-arloko epaitegi honetan kaleratzearengatik 898/2018 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

–Porkelur SL, Itxasegur SL, Provinsa Construcciones SA eta Provinsa Navarra SAri ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2019/11/15ean emandako Epaia. Horren kopia haren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

–Ebazpen horren aurka erregutze-errekurtsoa jar daiteke bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik, argitalpenean jasota dagoen moduan.

Hartzaileari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-oholean egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta, Porkelur SL, Itxasegur SL, Provinsa Construcciones SA eta Provinsa Navarra SA (B71268296, A20646501, B71268296 eta A31866940) non diren jakiterik ez dagoenez, haientzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bilbon (Bizkaia), 2019ko azaroaren 15ean.–Justizia administrazioaren letradua, María José Marijuan Gallo.

Iragarkiaren kodea: J1915140