240. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 9a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BILBOKO LAN-ARLOKO 4. EPAITEGIA

Gizarte segurantza, 1027/2018 autoak

Nik, Maria Jose Marijuan Gallok, Bilboko Lan-arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau ematen dut aditzera:

Lan-arloko epaitegi honetan Gizarte Segurantza dela-eta 1027/2018 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

Grupo Entel Sistemas de Telecomunicacioni ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2019/11/13an emandako Epaia. Horren kopia haren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Ebazpen horren aurka erregutze-errekurtsoa jar daiteke, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik, argitalpenean jasota dagoen moduan.

Hartzaileari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-oholean egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta, Grupo Entel Sistemas de Telecomunicacion (B31225048) non den jakiterik ez dagoenez, harentzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bilbon (Bizkaia), 2019ko azaroaren 13an.–Justizia Administrazioaren Letradua, Maria Jose Marijuan Gallo.

Iragarkiaren kodea: J1915005