240. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-P-445

José Segura Echartek, María Ricarda Segura Echartek, María Ángeles Celestina López de Dicastillo Osések eta Luis María García Rodríguezek honako ezaugarriak dituen ur aprobetxamendu bat eskatu dute:

Aprobetxamendua 4,8 metroko sakonera duen putzu bat da, Salado ibaiaren eskuinaldean, polizia-eremutik kanpo, Oltza alderdian (2. poligonoa, 401. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa motoponpa bat izanen da, 1,5 ZP-koa, 7 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 1,45 hektareako olibadia tantaka ureztatzeko erabiliko da, Barbaringo udal-mugarteko (Nafarroa) 2. poligonoko 400. eta 401. lurzatietan. Urtean 225 m³-ko ur bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,084 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave kalea 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko azaroaren 14an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1914985