240. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES ETA MIRANDA ARGAKO UDALEN ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Faltzesko eta Miranda Argako Udalen Administrazio Zerbitzuen Batasuneko Batzar Orokorrak, 2019ko azaroaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoarekin.

Faltzesen, 2019ko azaroaren 27an.–Batasuneko burua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L1915256