240. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udaltzainak izendatzea

2018ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9an, Tuterako Udalaren udaltzain izateko zazpi lanpostu huts, C mailakoak, oposizio bidez betetzeko deialdia. Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatua betetzeko, Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2019ko azaroaren 29ko 2023. ebazpenaren bitartez, Tuterako Udalaren zerbitzuko udaltzain-agente (Udaltzaingoari atxikia) izendatu zituen Alberto Tomás Cordón, Ruddy Romo Rey, Diana Chueca Martínez eta Andrea Marquina Oliveros.

Tuteran, 2019ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1915290