240. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 1. Ordenantzan
(fatxada eta balkoien eraberritzea). Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Plan Orokorreko 1. Ordenantzan (fatxada eta balkoien eraberritzea) egindako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi den ordenantza-aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Udal Plan Orokorreko 1. Eraikingintza Ordenantza (fatxada eta balkoien eraberritzea) behin betiko onetsirik geldituko da eta haren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2019ko azaroaren 29an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L1915238