24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

78C/2018 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Imarkoaingo Transportes Azpiroz SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Imarkoaingo Transportes Azpiroz SL enpresaren hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31100542012013), erregistro honetan 2018ko azaroaren 14an sartu zena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2018ko urriaren 31n sinatu ondoren; hori horrela, eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. puntuetan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko abenduaren 11n.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Imarkoaingo Transportes Azpiroz SL enpresaren hitzarmen kolektiboa(PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1815104