24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

2019ko tasak eta prezio publikoak. Onespena

Zaraitzuko Ibarraren Batzordeak, 2018ko abenduaren 18an egin bilkuran, aho batez onetsi zituen 2019rako tasak eta prezio publikoak. Hona hemen:

–Larreen aprobetxamendua: ardi eta ahuntz azienda, 0,39 euro; behi azienda, 6,39 euro, eta behor azienda, 10,10 euro.

–Etxerako egur loteak: 48,42 euro.

–Batzarkideak bilkuretara agertzea: 31,63 euro.

–Fotokopiak: 0,10 euro.

–Langileen eta batzarkideen kilometrajeak: basozainak, larrezainak eta Iratiko zaintza: 0,40 euro/km, mendiko pistetan ibiltzean, 0,31 errepidean ibiltzean; gainerako langile eta batzarkideak: 0,31 euro/km.

–Batzarkideen batzordeak: 10 euro/ordua.

–Irati mantentzeko prezio publikoa: 5 euro/ibilgailua 30 euro/autobusa eta 2 euro/motoa, eta merkatzeko tiketak ibarreko establezimenduetan ostatatzen direnendako edo bertan 12 euro baino gehiago kontsumitzen dutenendako: ibilgailuak, 2 euro; autobusa, 15 euro, eta motoa, euro 1.

–Zizen gaineko ordenantza: 8 euro/eguna. 80 euro denboraldia. 30 euro/denboraldia, erroldatu gabeendako, ibarreko etxe baten jabe badira.

–Baskulan pisatzea: 0,50 euro/tona.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batzordearen iragarki-taulan argitaratuko da.

Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik hasita.

Ezkarozen, 2019ko urtarrilaren 8an.–Batzordeko burua, Gonzalo Celay.

Iragarkiaren kodea: L1900315