24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratuta, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Obanosen, 2019ko urtarrilaren 2an.–Mankomunitateko burua, Juan Ignacio Elorz Torrecilla.

Iragarkiaren kodea: L1900156