24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Mankomunitateko burutzaren ordainsarian

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2018ko abenduaren 19an egin bilkuran, besteak beste, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Kontuan harturik Batzar Orokorrak 2015eko irailaren 15eko bilkuran hartu erabakia, zeinak onetsi baitzituen %66,66ko dedikazio partziala Mankomunitateko buruarendako eta horri dagokion ordainsaria, urteko 18.200 euro gordin (Nafarroako KPIaren arabera eguneratzen da, eta Gizarte Segurantzako enpresa kuota eta PFEZ kendu behar zaizkio). Mankomunitateak bere gain hartzen du horren ondorioz Gizarte Segurantzari eman beharreko enpresa kuotaren ordainketa.

Kontuan harturik Batzar Orokorrak 2018ko irailaren 24ko bilkuran hartu erabakia, zeinak Mankomunitateko buruaren dedikazioa eta ordainsaria aldatu baitzituen. Horren bidez, %33,33ko dedikazioa ezarri zen, eta horri dagokion ordainsaria (Nafarroako KPIaren arabera eguneratzen da, eta Gizarte Segurantzako enpresa kuota eta PFEZ kendu behar zaizkio).

Ikusirik, Mankomunitateko buruaren lan arrazoiak direla eta, burutzari dagokion ordainsaria kobratzeari uko eginen diola 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina. Horren ordez, karguan aritzeagatik dagozkion kilometrajea eta dietak jasoko ditu, batzorde iraunkorreko eta administrazio kontseiluko gainontzeko kideentzat ezarrita dagoen bezala. Aldaketa honek ez du inolako eraginik izanen 2018ko irailaren 24an Batzar Orokorrak onetsitako dedikazioan.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatuarekin bat, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, eta dagokion espedientean sartu.

Aipatutako guztiagatik, gaia bozkatu eta aho batez,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Izarbeibarko Mankomunitateko buruaren ordainsaria aldatzea, 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina. Ez du ordainsaririk jasoko dituen funtzioen truke (hori kobratzeari uko egiten dio); hala ere, karguan aritzeagatik dagozkion kilometrajea eta dietak jasoko ditu, behar bezala justifikatu ondoan, batzorde iraunkorreko eta administrazio kontseiluko kideei hala baitagokie.

Aldaketa honek ez du inolako eraginik izanen 2018ko irailaren 24an Batzar Orokorrak onetsitako dedikazioan.

Bigarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta mankomunitate honen iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea Asesoría Indarrari, 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izan dezan.

Garesen, 2018ko abenduaren 26an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1900079