24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Ur hornidura, saneamendu eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen tarifak. Hasierako onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2018ko abenduaren 19an, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Ur hornidura, saneamendu eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen ordenantza fiskal orokorreko tarifak, indarrean jar daitezen 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, 2019rako espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Corellan, 2018ko abenduaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Cecilio Anton Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1815850