24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

San Isidro zahar-egoitza eta psikogeriatrikoko zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2018ko abenduaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen zahar-egoitza eta psikogeriatrikoko zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irunberrin, 2018ko abenduaren 27an.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L1900180