24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2019rako zerga-tasak

Urraulbeitiko Udalak, 2018ko abenduaren 19ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren zerga-tasak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,2275.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,5605.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,27.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Sortzealdi guztietan aplikatzeko koefizientea, aurreikusitako gehienekoa; eta tasa, %8.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urraulbeitin, 2018ko abenduaren 27an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L1900118