24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Urbanizatzeko proiektua eta kostuak banatzeko proiektua UE.0.10 unitatean (A, B eta C). Hasierako onespena

Ultzamako Udaleko Alkatetzak, 2018ko abenduaren 24ko 239/2018 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen izena honela duen espedientea: “Urbanizatzeko proiektua eta kostuak banatzeko proiektua Larraintzarko (Ultzama) UE.0.10 exekuzio unitatean (A, B eta C, 13. poligonoko 66., 290., 291. eta 292. lurzatiak)”. Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 133., 134., 168.etik 170.era, 72., 74. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko abenduaren 31n.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1900198