24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Testu berria, Tuteran ibilgailu elektrikoak erosteko laguntzak arautzen dituen ordenantzarena. Hasierako onespena

Udalak, 2018ko abenduaren 21eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Tuteran ibilgailu elektrikoak erosteko laguntzak arautzen dituen ordenantzaren testu berria. Aurreko testua 2018ko urriaren 1eko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, onetsitako testu berria jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, hala badagokio, bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikusi ahal izanen dituzte Tuterako Udaleko Ekonomia eta Ogasun Alorrean (Industria, 1. solairua).

Tuteran, 2018ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1900158