24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, prebentzio, sustapen eta gizarte-lankidetzarako proiektuak eta/edo jarduerak garatzen dituzten parte-hartze sozialeko eta irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko 2019. urteko deialdiarena. DDBN (identifikazioa): 430267

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).

A) Onuradunek bete beharreko baldintzak:

Deialdi honetara bilduz gero, parte-hartze sozialeko entitateek baldintza hauek bete behar dituzte:

Legez eratuta eta Elkarteen Udal Erregistroan modu ofizialean inskribatuta egotea dirulaguntzaren eskabidea aurkezten den unean. Bermatu behar dute, halaber, beren legezko ordezkariak baduela behar adinako ahalmena deialdi honetan parte hartzeko eta entitatearen izenean konpromisoak hartzeko.

Irabazteko asmorik ez izatea eta beren estatutuetan agertzea deialdi honetako 2. puntuan adierazi diren helburuetariko bat.

Beren proiektuak Tuteran garatzea.

Ezin izanen dute deialdi honetan parte hartu talde profesionalek eta/edo erdiprofesionalek, ez eta deialdi hau dela bide onura ekonomikoa lortzeko asmoz berariaz antolatzen direnek ere.

Tuterako Udalarekiko zerga betebeharrak beteak izatea.

Aurreko deialdietan ezarritako baldintzak bete ez dituztenei dirulaguntza ukatuko zaie.

Laguntza hartzen duten proiektuak gauzatzeko epea ez da urtebete baino luzeagoa izanen eta deialdiko urtean burutuko dira (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra).

Pertsona eta entitate hauek eskatzen ahal dute proiektuak gauzatzeko dirulaguntza:

1. Irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Tuteran helbidea izanik Udalaren intereseko proiektu eta/edo jarduerak egiten badituzte.

2. Irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Tuteran helbidea ez izanik ere, Udalaren intereseko proiektuak egiten badituzte.

3. Ordezkaritza sindikalean ari diren erakunde, entitate edo taldeek ez dute deialdi honetan parte hartzen ahal.

B) Proiektuen betebeharrak:

Dirulaguntza ematen ahal zaie esku-hartze sozialeko edo gisako proiektuei, baldin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta harekin bat datozen gainerako legeetan arautzen diren udal eskumeneko zerbitzuen osagarriak edo ordezkoak badira edo toki interesekoak badira eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin eta haren erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuarekin bat etortzen badira.

C) Xedea:

Irabazi-asmorik gabeko entitateen programak bulkatzea, horien helburua baldin bada edukiak garatzea eta laguntza teknikoa ematea elkarteei eta beste entitate batzuei, Tuteran gizarte arazoen prebentziorako eta arazoak dituzten pertsonak laguntzeko eta gizarteratzeko proiektuak garatzeko.

Jarduketa bateratuak sustatu edo bulkatzea, lankidetzaren bitartez eta zenbait baliabide erabiliz, sostengurako gizarte sareen garapenean lagunduz.

Gizarte sarea eta boluntarioen lana sustatzea, komunitatearendako baliabide egonkorrak baitira, biztanleriako zenbait talde edo sektoreren gizarteratze beharretara egokituak.

D) Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Tuterako Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, hots, Tuterako Díaz Bravo kaleko 27an (31500), edo bienestarsocial@tudela.es helbidean eskatuta. (Telefonoa: 948826761).

E) Zenbatekoa: 100.000 euro, 2019ko aurrekontua behin betiko onestearen mendean.

F) Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea eskaria egiten den urteko urtarrilaren 31n bukatuko da, hura jaieguna izan ezik, orduan hurrengo egun baliodunean izanen baita.

G) Bestelakoak: balorazio irizpideak:

–Aurkeztutako proiektuari dagokionez: 20 puntu:

1. Gauzatu beharreko proiektuari eta jarduerei buruzko informazioa.

2. Proposaturiko helburuak, jarduerak eta metodologia deialdi honen xedearekin bat etortzea.

3. Proiektua egokitzea deialdi honen xedeetara.

Parte-hartzaileen arteko ezagutzari, harremanei eta bizikidetzari ateak irekitzea, eta adierazpena, sormena eta jendearen partaidetza garatzeko aukera ematea.

Lortu beharreko helburuaren araberako jarduketa sorta zabal eta askotarikoa eskaintzea.

Koordinazioa hirian lan egiten duten gainerako entitateekin.

Koordinazioa eta lankidetza Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin.

–Entitate eskatzailearen gaitasunari eta haren xedeei dagokienez: 30 puntu:

Haren esperientzia, eta Tuterako herriarekiko lotura.

Elkarte sarea gehiago hobetu eta sustatuko duten eta biztanleriaren premiak aseko dituzten ekimen berrien agerpena.

Elkartegintzako proiektu egonkorrak sortzeko gaitasuna.

Boluntarioek proiektuaren antolaketan eta garapenean parte hartzea.

5. Gizarte bizitza aktiboa izateko mugak eta zailtasunak dituzten pertsonen artean (gizarte zerbitzuen erabiltzaileak, izan daitezkeen bestelakoak, etab.) ahalik eta jende gehienen partaidetza edo/eta etortzea bulkatuko duten ekintzek izatea lehentasuna.

6. Proiektuak onuradunen behar eta eskakizunei erantzutea.

7. Proiektuaren gaitasun berritzaile eta integratzailea.

–Proiektuaren aurrekontu osoari dagokionez: 10 puntu:

1. Aurrekontua bat etortzea egin nahi diren jarduerekin.

2. Proiekturaren kofinantzatze maila: erabiltzaileen ekarpenak, entitateak aurreikusi dituen beste finantzabide batzuk.

Ematen diren dirulaguntzak aurkeztutako proiektuak lortutako puntuazioaren heinekoak izanen dira.

Tuteran, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1815512