24. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OKO

2019rako zerga-tasak

Okoko Udalak, 2018ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentajeak onetsi zituen 2019ko ekitaldi ekonomikorako. Hona hemen:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,140ko tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea, 1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: gutxieneko tasa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 176. artikuluari jarraituz.

Karga-tasa hauek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Onespen erabakiaren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Okon, 2019ko urtarrilaren 3an.–Alkate udalburua, Roberto Arbizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1900131